Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskadiko Enplegu Publikoa koordinatzeko Batzordeak ekin dio bere bideari

Euskadiko Enplegu Publikoa koordinatzeko Batzordeak ekin dio bere bideari

Irune Berasaluze diputatuak parte hartu duen gaurko lehen bileran, organoak esparru berri baten alde lan egiteko helburua ezarri du. Esparru berri horretan, jardunaren ebaluazioa eta karrera profesionala izango dira enplegu publikoko politiken ardatzak

2024/02/29
Olatz Garamendi sailburua eta Irune Berasaluze foru diputatua-

Euskadiko Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordea gaur eratu da bere lehen bilera ofizialean, Irune Berasaluze, Gipuzkoako Aldundiko Gobernantza diputatuaren parte hartzearekin. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikitako batzordea da, eta euskal administrazio publikoen enplegu publikoaren arloko koordinazio organo tekniko bezala jardungo du. Batzordearen buru Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendi da, eta beste hamaika kide gehiagoz dago osatuta: bost EAEko Administrazioaren ordezkari, hiru lurralde historikoetako Foru Aldundien ordezkari gisa, hiru toki-erakundeen ordezkari gisa eta bat UPV/EHUren ordezkari gisa.

Gaurko bilerak organo horren helburu nagusiak finkatzeko balio izan du. Honenbestez, erakunde arteko koordinazioa zainduko du, eta zeregin nagusitzat hartuko du Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu publikoko politikak arautzeko eta garatzeko irizpide komunak zehaztea. Euskadin enplegu publikoaren eredu berri bat ezartzea hartu du erronkatzat, eta jardueraren ebaluazioa, karrera profesionala, zuzendaritza publiko profesionala eta datuaren kudeaketa estrategikoa  izango dira enplegu publikoko politika berriak egituratzeko ardatz. Horretaz gain, enplegatu publikoen profesionalizazioan aurrera egiteko azken helburua ere badu.

Batzordearen eskuduntzetako bat da herri-administrazioetako giza baliabideen politikari buruzko esperientziak eta irizpideak trukatzea eta politika zehatzak abiaraztea. Halaber, jardunaren ebaluazioaren arloko irizpideak bateratzea bultzatuko du, euskal enplegatu publikoentzako politika komunak sustatuko ditu, enplegu publikoaren behatoki bat sortuko du eta Euskal Enplegu Publikoaren Legeak edo beste araudi batzuek esleitutako eginkizunak beteko ditu.

 

  

655