Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskararen erabilera sustatzeko ia 1,9 milioi euroko diru-laguntza deialdia

Euskararen erabilera sustatzeko ia 1,9 milioi euroko diru-laguntza deialdia

Partaidetza prozesua iragarri du Mikel Irizarrek euskalgintzako eragileekin, etorkizuneko helburu eta erronkak zehazteko

Mikel Irizar

Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritza nagusiaren ekimenez, Kontseiluak oniritzia eman dio ere euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarteei, erakundeei eta norbanakoei zuzendutako 2016ko diru-laguntzen deialdiari. Laguntza hauenhelburuak askotarikoak dira: euskararen erabilera soziala hedatzeko jarduerak, ikus-entzunezkoetan euskararen erabilera bultzatzea, udaletan normalizazio programak garatzeko laguntza, eta abar.

Hauxek dira laguntza jasoko duten jarduera ildo zehatzak: euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak; lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea; euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak; itzulpen praktikak egiteko bekak; Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak; informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak hedatzeko proiektuak; eta Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak.

Aldundiak 1.882.643 euro bideratuko ditu aipatutako jarduerak sustatzeko. Horrek esan nahi du, Imanol Lasak azpimarratutakoaren arabera, euskararekiko babesari eusten zaiola, murrizketarik gabe, “guretzako apustu estrategikoa delako”. Bozeramaileak aurreratu duenez, Mikel Irizar buru duen Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak partaidetza prozesua jarriko du martxan euskaltzale eta euskararen arloko eragile guztiekin, helburu estrategikoak definitzeko eta sektoreak dituen erronkei “elkarlanean” aurre egiteko. Prozesu honek 2017ko diru-laguntza deialdian edukiko du isla. 

  

1738