Ez da heriotzarik atzeman Gipuzkoako adinekoen egeoitzetan zortzigarren egunez jarraian
Ez da heriotzarik atzeman Gipuzkoako adinekoen egeoitzetan zortzigarren egunez jarraian
Pertsona batek gehiagok gainditu du gaixotasuna azken orduetan eta Eskoriatzako Jose Arana ere Covid-19 gabe geratu da
Eider Mendoza foru bozeramaileak lurraldeko adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du eta azaldu du, azken orduetan, 65 zentroko eta 5.425 plazako sarean, pertsona batek gehiagok gainditu duela Covid-19a eta, zortzigarren egunez jarraian, ez dela heriotzarik atzeman, ezta Covid-19 kasu positibo berririk ere. Azken orduetan pertsona bat gehiago sendatu da Eskoriatzako Jose Arana egoitzan.
Beraz, azken alta horrekin, gaur arte jada 12 dira Covid-19 kasu aktiborik ez duten zentroak:Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao eta Eskoriatzako Jose Arana.
Gaur arte, 364 adineko pertsonek jaso dute mediku alta, 167 zendu dira eta 31k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute Gipuzkoako egoitzetan, hurrenez hurren, %64,8a, %29,7a eta %5,5a.
1880