Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Patxi Ezkiagak euskal kulturari eta literaturari egindako ekarpena eskertu du

Aldundiak Patxi Ezkiagak euskal kulturari eta literaturari egindako ekarpena eskertu du

Idazle, poeta, itzultzaile eta irakaslearen heriotza deitoratu du.

2018/06/29

Gipuzkoako Aldundiak Patxi Ezkiaga, idazle, poeta, itzultzaile eta irakaslearen heriotza deitoratu du eta euskal kulturari, literaturari eta euskarari egindako ekarpena eskertu du.

“Patxi Ezkiaga idazle oparoa izan da eta eleberriak, poemak eta gazte eta haur literatura utzi dizkigu. Gainea eskertu behar diogu irakasle moduan egindako ibilbide luzea, Izan ere, ikertzeaz gain,  gazte ugariri kutsatu die literaturarekiko maitasuna eta zaletasuna”, esan du Denis Itxaso Kulturako Diputatuak.

Itxasok nabarmendu du bere lirismoa, pertsonak eta euren kontraesanak ulertzeko ahalegina  eta literaturarekiko zuen mestizaje-prozesu kontzeptua.

  

1305