Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Finantza agertokia argituta, proiektu estrategikoak krisia gainditzeko “ezinbestekotzat” jo ditu Olanok

Foto Finantza agertokia argituta, proiektu estrategikoak krisia gainditzeko “ezinbestekotzat” jo ditu Olanok

Finantza agertokia argituta, proiektu estrategikoak krisia gainditzeko “ezinbestekotzat” jo ditu Olanok

Gipuzkoak pasa den urtean baino 631 milioi gutxiago bilduko ditu aurten (-%12,6), eta datorren urtean 255 milioi eurotan haziko da zerga bilketa.

Finantza agertokia argituta, proiektu estrategikoak krisia gainditzeko “ezinbestekotzat” jo ditu Olanok

Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok esan du gaur Aldundia bultzatzen ari den proiektu estrategikoak “ezinbestekoak” direla lurraldeak krisialdia gainditu eta etorkizuna izateko. “Momentu honetan, COVID-19 gaitzaren pandemiak gurean jarraitzen duenean, gure lehentasun nagusiak dira, alde batetik, gizarte politika eta kohesio soziala indartzea eta, bestetik, jarduera ekonomikoa babestea. Bi helburu horiek gauzatzeko funtsezkoa da etorkizuneko apustuak egiten jarraitzea”, adierazi du, Etorkizuna Eraikizen testuinguruan abian jarri diren proiektu estrategikoei erreferentzia eginez, esaterako, MUBIL, Naturklima edo Adinberri. Momentu honetan, finantza agertokia argituta (urteko zerga bilketa aurreikuspen berriak jaso eta zorpetzeko gaitasuna ezagutu ostean), Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu estrategikoak bultzatzen jarraituko duela berretsi du diputatu nagusiak.

          Olano Batzar Nagusietako Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako Batzordean agertu da gaur goizean, berak eskatuta, atzo egin zen Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakien berri emateko. Berarekin izan da Jabier Larrañaga, Ogasun eta Finantzetako foru diputatua. Atzo hartutako erabakien ondotik, Gipuzkoak 4.393 milioi euro bilduko ditu aurten, aurrekontuan jasotakoa baino 743 milioi gutxiago (-%14,5) eta pasa den urtean bildutako baino 631 milioi gutxiago (-%12,6). Datorren urteari begiratuta, zerga bilketak gora egingo duela aurreikusten da, 4.648 milioi euro biltzea aurreikusten da. Zenbateko hau 2020 itxierarako egin den aurreikuspena baino 255 milioi altuagoa da (+%5,8).

          Diputatu nagusiak azaldu duenez, zerga bilketaren beherada oso garrantzitsua da, alde batetik, COVID-19 gaitzaren pandemiak eta honi aurre egiteko neurriek ekonomian izan duten eragina latza izan delako eta, bestetik, Ogasunak berak jarduera ekonomikoa babesteko hartu dituen erabakiak direla eta. Hala ere, gogoratu du martxoan zerga bilketa %20 jaisteko aurreikuspena egin zela, eta aurreikuspen hori hobetzea albiste positiboa dela. “Hala ere, kontutan hartu behar da hobekuntza ez dela orain jarduera ekonomikoak hobera izanaren ondorioa, baizik eta pasa den urtean zergapetzen duten kanpainak oso onak izan direlako. 2019 aparteko urtea izan zen, eta

Udalak

Azkenik, udalen egoerari ere egin dio erreferentzia diputatu nagusiak. Aurreikuspenen arabera, aurten 451 milioi euro jasoko dituzte Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik, hau da, pasa den urtean baino 78 milioi euro gutxiago (-%14,78). Datorren urtera begira, eta zerga bilketak gora egingo duenez, hazi egingo da baita ere funts honen zuzkidura. Zehazki, 2020 urteko aurrelikidazioa 47 milioitan hobetzea espero da (+%10,35). Diputatu nagusiak azaldu duenez, astelehenean elkartuko da Gipuzkoako Finantza Kontseilua. Aurtengo laugarren bilera izango du foro honek, eta bertan emango zaizkie udalei bai funtsaren banaketaren inguruko zein zorpetzeko dituzten aukerei buruzko xehetasunak. “Udalak erakunde garrantzitsua da COVID-19 gaitzak eragin duen krisiaren kontrako borrokan, eta behar dutenei zorpetzeko gaitasuna emango diegu”, azaldu du.

handik jasotzen jarraitzen dugun etekinek zerga bilketaren jaitsiera leuntzen lagundu digute”, adierazi du. Hori dela eta, diputatu nagusiak esan du COVID-19 pandemiaren eraginpean jarraitu bitartean ziurgabetasunek jarraituko dutela eta, ondorioz, “oso gertutik” jarraitu beharko dutela ekonomiaren bilakaera.

          Zerga bilketa aurreikuspenak eguneratzearekin batera, Olanok esan du oso garrantzitsua izan zela pasa den irailaren 30eko Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan erdietsitako akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek duten zorpetzeko gaitasuna zehaztu baitzen bertan. “Bi elementu hauekin, asko argitu da gure finantza agertokia. Eta, momentu honetan, garrantzitsuena da esan dezakegula gure apustu eta proiektu estrategikoei eusteko moduan gaudela. Une honetan gure bi lehentasun nagusiak dira gizarte politikak indartzea eta jarduera ekonomikoa bultzatzen jarraitzea, eta bi helburu horiek gauzatzeko ezinbestekoa da gure etorkizuneko proiektuak bultzatzen segitzea”, aldeztu du. Hala ere, ohartarazi du zorra hartu ahal izateak ez duela esan nahi “txeke zuri bat” dugula, eta zentzuz eta zuhurtziaz kudeatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.