Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Aldundiak ‘Berdinbidean Gipuzkoa’ zerbitzuaren 2016ko programaren berri eman die lurraldeko udalerriei

Foru Aldundiak ‘Berdinbidean Gipuzkoa’ zerbitzuaren 2016ko programaren berri eman die lurraldeko udalerriei

Diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Berdintasun Organoaren zuzendariak, Miren Elgarrestak, gaur arratsaldean aurkeztu dute aurtengo plangintza

2016/02/21

Berdinbidean Gipuzkoa zerbitzuaren 2016. urteko programaren aurkezpena burutu da gaur, otsailaren 22an, Gipuzkoako Foru Aldundian. Horretarako bi lan saio ospatu dira; goizekoa udal teknikariei zuzendua eta arratsaldekoa, udalen alkatetza eta ordezkari politikoei zuzendua. Saio hauetan Gipuzkoako herri txikien udal langile eta ordezkariez gain, Markel Olano Diputatu Nagusiak, Miren Elgarresta Foru Aldundiaren Berdintasun Organoaren Zuzendariak eta Berdinbidean Gipuzkoa Zerbitzuaren Idazkaritza Teknikoak parte hartu dute. 
Zerbitzu hau 2010. urtean jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eudel eta Emakunderen laguntzarekin. Honen xedea lurraldeko 10.000 biztanletik beherako herriei berdintasun politikak garatzeko eta indartzeko laguntza eskaintzea da, beraien errealitatera moldatuz eta plangintza landuak garatuz. Gaur egun Berdinbidean programa Euskal Autonomi Erkidegoko 3 lurraldeetan garatzen da: Berdinbidean Araba, Berdinbidean Bizkaia eta Berdinbidean Gipuzkoa. Programak herri txikiek dituzten zailtasunak hartzen ditu lanerako abiapuntu bezala, herri bakoitzari hurbileko aholkularitza eskainiz.
Azken urte hauetan Gipuzkoako 30 herri inguru hurbildu dira programara. Orain arte, beraiekin garatutako lan ildoak bi izan dira nagusiki: alde batetik, emakumeen jabetzea eta parte hartzea, eta bestetik, indarkeria matxisten kontrako lan ildoa. 
2016. urteari begira, Gipuzkoako Foru Aldundia berdintasun politikak garatzeko 3 lan ildo hauen lanketan oinarrituko da lurraldeko 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriekin: mainstreaming eta gobernantza, balioen aldaketa eta emakumeen jabetza eta indarkeria sexistarik gabeko Gizpukoa. Hauek garatzeko Foru Aldundiak edukiak ezagutzeko lan prozesuak, aholkularitzarako baliabide teknikoak eta lan ildoen garapena gauzatzeko baliabideak eskainiko ditu. 
Berdinbidean Gipuzkoa Zerbitzuaren 2016. urteko programaren aurkezpen saio hauek udalerriak parte-hartzera gonbidatzea dute helburu. Beraien parte-hartzeak, programak eskaintzen duen laguntzarekin batera, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko udalen apustu finkoa suposatuko du. 

  

2757