Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Aldundiak zuhaitz landareen mozketa indiskriminatuen aurkako gaitzespen irmoa berretsi du

Foru Aldundiak zuhaitz landareen mozketa indiskriminatuen aurkako gaitzespen irmoa berretsi du

Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak “erabateko elkartasuna” adierazi die ekintza bandaliko horien ondorioak jasan dituzten baso-jabeei

Gipuzkoako Foru Aldundia

Azkenaldian lurraldeko hainbat baso berritzeko zuhaitz landaketek jasan dituzten mozketa indiskriminatuen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere “gaitzespen irmoa” berretsi du eta elkartasuna adierazi die baso-jabeei, ekimen bandaliko hauen aurrean jasatako kalteak direla eta. Xabier Arruti, Lurralde Oreka Berdeko foru diputatuaren hitzetan, halako ekintzak “onartezinak” dira, “natura eta ekologismoa aitzakiatzat hartuta”, basoen berritzeari eta ingurumenari “kalte” egiten diotelako eta “pertsonen eskubideak eta gizarte gisa partekatzen ditugun arauak urratu” egiten dituztelako.

“Basogintzak ongizatea eta lurralde oreka berdea bermatzen ditu. Gure lurraldeko basoak zaintzea eta berritzea inoiz baino funtsezkoagoa da gaur egun, klima-aldaketari aurre egiteko, besteak beste. Landareak suntsitzera bideratutako ekintza horiek ez dio inolako onurarik egiten gure ingurune berdea eta baso ondarearen kontserbazioari eta garapenari. Horregatik guztiagatik, irmoki gaitzesten dugu gertatutakoa”, adierazi du Lurralde Oreka Berdeko diputatuak.

Aldi berean, berriki departamentuari lotutako sare sozialetan egin bezala, Arrutik “errespetua” eskatu du lurraldeko basojabeekiko eta bere jarduerarekiko, haien lana eta ekarpena “funtsezkoa” baita gure basoen, ingurumenaren eta paisajearen zaintzarako.

  

1680