Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak galde-sorta bat kaleratu du, jakiteko nola bizitzen ari diren gazteenak konfinamendua

Foru Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak galde-sorta bat kaleratu du, jakiteko nola bizitzen ari diren gazteenak konfinamendua

Kultura eta Gazteriako diputatu Harkaitz Millan: “haurrak bereziki zaurgarriak dira konfinamendu egoeraren aurrean, eta arreta berezia jaso behar dute erakunde publikoen aldetik”

2020/04/03

Nola bizitzen ari dira konfinamendua Gipuzkoako haurrak eta nerabeak?

Une hauetan, nahitaezkoa baita COVID-19ak eragindako osasun larrialdiagatik gure etxeetan sartuta egotea, kezkatuta daude Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko profesionalak, ea nola bizitzen ari ote diren egoera hau, beren familiekin, lurraldeko haurrak eta gazteak. Gazteenentzat, beren garapen psikologikorako faktore funtsezko bat da, aire zabalean jardutea, eta, aisialdian, beren adineko pertsonekin interakzioan egoteko aukera izatea, eta bereziki erasanda gerta daitezke familiaren etxean itxita egoteagatik, gaur egun bezala. Ildo horretatik, Kulturako diputatu Harkaitz Millánek adierazi duenez, krisialdi honetan, “haurrak bereziki zaurgarriak dira itxialdiaren aurrean, eta arreta berezia jaso behar dute erakunde publikoen aldetik“.

Gaztematika sareak -zeinean parte hartzen baitute, alde batetik, Foru Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak, eta bestetik, Gipuzkoako udalek- jaso nahi ditu haurren eta nerabeen iritziak, sentimenduak eta emozioak, muturreko egoera batera behartuta baitaude. Millánen hitzetan, “nahi duguna da haien iritzia jaso, haiei entzun, eta, haien eskabideak, dagozkien erakundeei helarazi; hartara, aukera izan dezaten emaitzak erabiltzeko eta irizpideak finkatzeko, geroko jarduketei begira”. Horretarako, galde-sorta txiki bat prestatu dugu 10 eta 15 urte bitartekoentzat, hura bete dezaten eta konfinamenduaren aurrean duten esperientzia azaldu dezaten.

Galde-sortari erantzuteko, esteka bat emango da, eta horren bitartez erantzun ahal izango zaie galderei, eta modu anonimo batean bidali.

Galde-sortarako lotura banatuko dutenak dira bai udaletako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen zerbitzuak, bai Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuko Zerbitzua bera. Erabiliko diren bideak izango dira, alde batetik, haien web orriak eta sare sozialak, eta bestetik, Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileen eta lurraldeko haur eta nerabeen arteko harreman bideak.

Galde-sortari buruzko informazio guztia, baita sarbidea ere, web helbide honetan jasoko dira: INKESTA

 

  

1255