Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Garraioak sorrarazten ditu Gipuzkoako CO2 isurpenen %39a

Garraioak sorrarazten ditu Gipuzkoako CO2 isurpenen %39a

Klima aldaketak eragindako ekonomia galerak 2,4 milioi eurotik 6,8 milioi eurora igaro dira Gipuzkoan.

2019/05/09

Gipuzkoak lurraldearen egoeraren jarraipen azterketa aurkeztu du klima aldaketaren borrokari dagokionez.

Txostenak zehaztu du ekintzen %54a egikaritzen ari dela eta aurreikusitako 99 ekintzatik 19 dagoeneko %50 baino gehiagoko aurratze fasean daudela.

José Ignacio Asensio: “Tokian tokiko estrategia bat duen lehendabiziko lurraldea izateak posible egingo du Europako Klima Aldaketaren helburuetan azkarrago aurrera egitea”.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute Klima Aldaketari aurre egiteko Gipuzkoako Estrategiaren lehendabiziko jarraipen txostena. Azterketa honek urtero baloratuko du zein den lurraldearen egoera klima aldaketari dagokionez eta lehenengo edizioan abiapuntua ezartzen da 70 adierazleren definizioarekin; adierazle hauek posible egingo dute klimarengan eragina duten aldagarrien bilakaera nerutzea. Halaber, gauzatzearen erritmoa eta estrategiaren egoera testuinguruan kokatzen ditu. Estrategiak 9 xede ditu, zeintzuk 37 lerro eta 99 ekintza barneratzen dituzten.

2016tik 2017ra klima aldaketarekin harremana duten gertakarien galera ekonomikoak nabarmen handitu ziren Gipuzkoan, zenbatekoa hirukoiztea iritsi baitzen, 2,4 milioi eurotik 6,8 milioi eurora, hain zuzen. Zenbateko hauetan hondamendi naturalek eragindako kalteak barneratzen dira: uholdeak, denboraleak, lehorteak, eta abar. Honen inguruan José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi du klima aldaketa ez dela soilik ingurumenari begira dugun lehentasuna, “lehentasun ekonomikoa ere bada, gure etorkizuneko ongizatea honen baitan baitago”.

Azterketak ondorioztatzen du estrategia osatzen duten ekintzen ezarpen maila orokorra %19koa dela. Txostenak zehazten du ekintzen %54a gauzatzen ari dela dagoeneko eta aurreikusitako 99 ekintzetik 19k %50 baino gehiago aurreratze mailan daudela. Bestalde, xede bakoitzeko analisiak ezagutzera eman du gehiengoak %10 eta %20 arteko aurreratze maila duela, bigarren xedea azpimarratuz, garraioari dagokiona, zeinek %32ko aurreratzea duen. Nabarmentzekoak dira beraz, bigarren helburuaren adierazleak, isupernik gabeko garraiorantz aurrera egitea ezartzen duena; eta seigarren xedearenak, hiri-hondakinen sorreraren gutxitzeari eta tratamendurik gabeko 0 isurketari dagokiona. Bi xede hauek pogresio positiboa dute.

Arintze adierazlei buruz, datuak 2016 urtekoak dira; aldi honetan garraioa izan zen isuri gehien izan zituen sektorea, gainontzekoak biano askoz gehiago. Sektore hau isuri guztien %39aren arduraduna da. Azpimarratzekoak dira ere industriaren eta energiaren sektoreak, isuri handiekin ere, %23 eta %21a hurrenez hurren.

Energiari dagokionez, txostenak dio berriztagarrien parte-hartzea lurraldearen kontsumoaren multzoan %8tik 2016an %8,3ra 2017an igaro zela; etxeen kontsumoa biztanle bakoitzeko 32,09 MW/ordutik 34 MW/ordura iritsi zela, eta energia mendekotasuna maila %93,4koa izan zela azken urte honetan.

Ingurune naturalari buruz, Gipuzkoak 47.981 hektarea baso ditu eta babestutako gune naturalen 44.700 hektarea . Nekazaritza ekoizpen ekologikoak hobekuntza izan du, 2016an 666 hektareatik 2017an 750 hektareara iritsiz. Bi urte hauek kontuan hartuz, baso-suteen ondorioz eragindako azalera handitu egin zen 10 hektareatik 29ra.

Hondakinei dagokionez, 2016 eta 2017 urteen artean sorrerak igoera arina izan arren (437 Kg biztanleko – 441 Kg biztanleko), gaikako bilketak errefusaren frakzioa gainditu zuen eta %53,08an kokatu zen (%56,91ean 2018an) eta birziklatzea %48,96ra iritsi zen (%52,41 2018an).

Klimaren adierazleak direla eta, azpimagarriena da prezipitazio egun kopuruen gutxitzea, 2016an 193 eta 2017an 176. Hala ere, prezipitazioen kopuru osoa %10 baino gehiago handitu zen, 42.098 mm-tik 46.700 mm-ra. Honek adierazten du prezipitazio maila handiagoa dela denbora tarte txikiagoan, klima aldaketarekin harremana duen gertakaria.

Gipuzkoa Klima 2050 estrategiak Parisko Klimaren Goi Bilerako akordioak (2015) ditu oinarri. Akordio horien helburua da mende honetan tenperatura igoera 2 gradu baino gutxiagokoa izatea, eta tarte hori murrizteko eta industriaurreko mailei dagokienez 1,5 gradutik behera uzteko lan gehiago egitea. GK 2050 giltzarria da Gipuzkoa bezalako lurralde batean, bereziki kostaldean non itsasoaren mailak 49 cm gora egin dezakeen eta honek gure hondartzen herena arriskuan jar dezake. GK 2050ak 2030erako berotegi efektuko gasen isurketa %40 murriztea ezartzen du 2005. Urteko datuen aldea eta %80an jarri du 2050. urterako. Halaber, 2030an energia berriztagarrien %30eko kontsumoa lortzea aurreikusten da bukaerako kontsumoaren gainean. Klima aldaketaren egokitzeari dagokionez, ezarritako helburua da lurraldean erresilientzia bermatzea.

Honi buruz, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi du tokian tokiko estrategia bat duen lehendabiziko lurraldea izateak posible egingo duela “Europako Klima Aldaketaren helburuetan azkarrago aurrera egitea”. Halaber, aipatu du tokiko administrazioek baliabideak eta eskumenak dituztela “hondakinen, mugikortasunaren eta energia berriztagarrien gaietan ekintzak abiarazteko”.

Gipuzkoa Klima 2050 Gipuzkoako Foru Alundiko Ingurumeneko Departamentuak lehendabizikoz lurraldean abiarazi duen Klima Aldaketaren programaren oinarrizko alorra da. Ingurumeneko diputatuak, José Ignacio Asensiok azpimarratu du klima aldaketak gure eguneroko bizimoduan eta lurraldean eragingo duela eta “Gipuzkoa erronka horri aurre egiteko prestatu behar da”. “Klima aldaketak gure eguneroko bizimoduan eta lurraldean eragingo du, eta Gipuzkoa erronka horri aurre egiteko prestatu behar da” nabarmendu du foru diputatuak. “Klimarekin errespetuz jokatzen duen garapen eredu jasangarria behar dugu. Hondamena gainean dagoenean lanean hastea ez da nahikoa” adierazi du Asensiok erakundeen zereginari dagokionez.

Testuinguru horretan Ingurumeneko Departamentuak, Gipuzkoa Klima 2050 estrategia prestatu du, energia berriztagarrien erabilera, ekoindustriak, mugikortasun jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatzeko, karbono gutxiko gizarte eredu baterantz joateko oinarrizko zutabe gisa. Estrategia honen xedea da lurralde eragileak eta herritarrak sentsibilizatzea, eta inplikatzea, isurketak murrizteko eta berotze globala geldiarazteko ezarritako helburuak lortzeko plan eta jardueretan.

  

1211