Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea GASTRONOMIA SOLIDARIOA Gipuzkoako Elikagai Bankuaren alde

GASTRONOMIA SOLIDARIOA Gipuzkoako Elikagai Bankuaren alde

Gastronomia Solidarioa KM0 sukaldaritza-errezeten liburu bat da, eta Gipuzkoako 17 sukaldari garrantzitsuk hartu dute parte proiektu honetan.

2021/11/22

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak babesten du gastronomia jasangarria aldarrikatzen duen liburu hori.

Gastronomia Solidarioa KM0 sukaldaritza-errezeten liburu bat da, eta Gipuzkoako 17 sukaldari garrantzitsuk hartu dute parte proiektu honetan.

Liburu hori Gipuzkoako BM, Súper Amara eta Eroski hipermerkatuetan eros daiteke, 10 euroren truke, eta diru-bilketa Gipuzkoako Elikagai Bankuari zuzenduta dago, herritarrek inoiz baino premia gehiago duten une honetan.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Belén Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko presidenteak eta Sol Busca «En Clave de Sol» komunikazio-agentziako zuzendariak «Gastronomia Solidarioa" liburua aurkeztu dute, liburu hori egiten parte hartu duten sukaldarien ordezkari batzuekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Getariako Txakolinak, Urkabek, Bodega Donostiarrak eta Vinos Tordok babestu dute gastronomia jasangarria aldarrikatu nahi duen liburu hori.

Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok adierazi duenez, «jasangarritasuna ezin da bakarka ulertu, lankidetza eta elkarlana behar baitira jasangarritasunaren mezua sektore guztietan sar dadin». Foru diputatuak gaineratu duenez, «pandemiaren osteko garaian, ahalik eta ahalegin handiena egin behar dugu egoera txarrenean dauden sektoreen eta garai honetan zailtasun handienak izan dituzten pertsonen alde lankidetzan aritzeko; izan ere, lortu nahi dugun trantsizio ekologikoak justua eta inklusiboa izan behar du».

Elikagaien Bankuko presidenteak ez du aukera galdu nahi izan «ekimen honetan parte hartu duten guztiei eskerrak emateko. En Clave de Sol agentziari, ideia bat izan eta ideia hori gauzatzeagatik; babesle guztiei, Aldundiari besteak beste, ekintza bakoitzean laguntzen digutelako; eta, nola ez, sukaldariei eta beren aletxoa, handia edo txikia, jarri duten guztiei, ideia hura errealitate bihurtu dutelako».

«Elikagaien Bankuaren helburuetako bat xahuketa murriztea eta jasangarritasuna bultzatzea da, eta lan egiten dugu premia handiena duten pertsonen alde, zirkulua ixten duen pieza hori izateko ahalegina eginez. Ekintza sozial hau Gipuzkoako gizarte osoaren parte da; izan ere, gero eta jende gehiagok parte hartzen du gure kanpainetan, eta dohaintzei eta ekimenei esker egin dezakegu gure lana. Beraz, antolaketa gurea izan arren, guztion lana da. Eskerrik asko, benetan”. 

Premia bereziko une batean milaka familiari lagundu nahian, Gipuzkoako Elikagai Bankuak, «En Clave de Sol» komunikazio-agentziarekin batera, gastronomia solidarioko liburu bat argitaratu du, jasotako dohaintzak eskertzeko asmoz.

Horretarako, Gorka de la Granja argazkilariaren  (Know Me) eta 17 sukaldari gipuzkoarren laguntza izan du, eta, horrela, KM0 produktuarekin egindako 17 errezeta prestatu dituzte balio handiko liburu bat lortzeko. Ez bakarrik liburua erosita gizarteari egiten zaion ekarpenagatik, baita eroslearentzat edukiak duen garrantziagatik ere.

  1. Ismael Iglesias (Rita jatetxea)
  2. Ruben Trincado (Mirador de Ulía)
  3. Gorka Irisarri (Danontzat jatetxea)
  4. Gorka Txapartegi (Alameda jatetxea)
  5. Paúl Arrillaga (Zazpi jatetxea)
  6. Jon Ayala (Laia erretegia)
  7. Aizpe Oianeder (Xarme jatetxea)
  8. Pili Iribar (Iribar jatetxea)
  9. Roberto Ruiz (Hika Gastronomiko)
  10. Iñigo Peña (Narru jatetxea)
  11. Pablo Urola (Urola jatetxea)
  12. Igor Arregi (Kaia jatetxea)
  13. Enrique Freischmann (Maruka jatetxea)
  14. Ander González (Astelena jatetxea)
  15. Dani López (Kokotxa jatetxea)
  16. Mikel Santamaría (Bokado jatetxea)
  17. Xabi Gorrotxategi (Casa Julian jatetxea)

Liburu hori Gipuzkoako BM, Súper Amara eta Eroski hipermerkatuetan erosi ahal izango da azaroaren 25etik urtarrilaren 9ra bitartean, 10 euroko prezio sinbolikoan.

Liburu horren salmentarekin lortutako etekin osoa Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat izango da.

  

1225