Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna
Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna
Erakusketak Gerra zibilaren 80. Urteurrenarekin bat egiten du, irailaren 12an zabalduko da, eta abenduaren 28ra arte iraungo du.
Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna Antoni Nicolau historialariak komisariatu du, eta zazpi eremu ditu. Pertsonaren adoreak sortzen ditu eremu horiek, gerraren gertakizunen gainetik, eta ondare immateriala berreskuratzeko eta memoria kolektiboa berridazteko lan luze batean kokatzen dira.
Erakusketaren ezaugarri nagusietako bat bizitza historiak delako da. Bertan, gertakizun historiko ezagunetan protagonista izan ziren pertsona batzuen bizipenak jasotzen dira: gerraren errealitatearen intrahistoria pertsonala, aski ezezaguna. Bizitza historia horiek objektuen dokumentu euskarri bat ere badute. Ez dira museoko piezak, baina balio sinboliko berezia dute; izan ere, pertsona bati, bizipen bati, bizitza bati pertsonalki eta emozionalki atxikiak daude.
Erakusketa tailer parte-hartzaile batzuekin osatuko da. Bertako metodologia Antoni Nicolau historialari eta erakusketaren komisarioak diseinatu ditu. Tailer horiek adin desberdinentzako eskaintza didaktiko zabal batean kokatzen dira, eta bisitaldi gidatuak eta jokoak eskaintzen dituzte, historiara beste modu batean gerturatzeko.
Erakusketak irauten dituen 3 hilabetetan zehar, bertako areto batean “Tailer memoriak” egongo dira. Jarduera hauek 80. hamarkadan Ingalaterran eginiko “History Workshop”–ean oinarritutako jarduerak egingo dira. Perfil ezberdineko 8tik 12rako persona taldeak izango dira.
Tailer hauen helburua memoria partekatzea eta horren bitartez hausnarketa bat egitea da. Nola iritsi zaigu zaigu Gerra zibilari buruzko informazioa? Ze burutapen, leku edo objetu dakorkigu burura? Galdera ezberdinak egingo dira beti ere modu parte hartzaile batean. Hori guztia kudeatzeko bi dinamizadore egonga dira taldearekin une oro. Tailer hauek gainera eboluzionatzem joango dira eta erakusketa aberastuko dute.
Talerrak hilabetan behin izango dira, hileko azken ostiral eta larunbatetan. Arratsaldeko ordutegina ostiraletan, eta goizeko ordutegian larunbatetan.
Proiekzio areto bat ere badago, Victoria Eugenia Antzokiko jatorrizko besaulkiekin, hura ere gertakarien lekuko mutu bat izanik. Bertan, EITBk lagatako bi dokumental proiektatuko dira. Erakusketan, orobat, KOLDO MITXELENAren funts propioak erakusten dira: adibidez, garaiko aldizkari eta kartelak.
Erakusketarako ikus-entzunezko bat ekoiztu da. Bertan, sei pertsonaren lekukotzak jasotzen dira. Haiek gertukoen bizitzak gogoratzen dituzte, aitzakia hartuta oroigarri gisa gordetzen duten objektu bat.
Kultura foru Diputatuak erakusketa aurkeztu du gogoraziz “Gipuzkoan ere errepreioa egon zen Gerra Zibilean, handia gainera. Erakusketa honek errepublikar legalitatea defendatu zuten pertsonen testigantza grafikoaekin argi utzi nahi du. Baina egia esan gure lurraldean pertsona ugarik babestu zuten altxamendu fascista. Gaur eguna iritsi zaigun narrazio dominanteari aurre eginez, esan behar dena da Gipuzkoa berehala erori zela 1936. uda hartan. faszizten esku. Eibarko frenteak eta Intxortak bakarrik egin zieten aurre frankisten tropei. Erakusketa honek argia jarri nahi du garai hartako mito batzuk desitxuratutzeko helburuarekin” adierazi du Denis Itxaso Kultura diputatuak.
Horma bat ere izango da erakusgai, gipuzkoarren 12.000 izen baino gehiagorekin. Gerraren protagonisten izenak dira, lehen aldiz bilduak erakusketa honetarako.
Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak garatutako erakusketa proiektu bat da.
2376