Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gidari berrientzako 'Bide on' ongietorri sorta eskuragarri dago berriz Aritzetan

Gidari berrientzako 'Bide on' ongietorri sorta eskuragarri dago berriz Aritzetan

Lehen baimena lortzen duten gipuzkoarrek doan eskura dezakete txaleko batez, larrialdi-argi homologatuz eta lurraldeko errepideei buruzko informazioaz osatutako opari-kutxa

2024/01/16
Bide on

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak ongietorria eman nahi die gidari berriei lurraldeko errepideetara, 'Bide On' pack-arekin. Horrela, 2023an eta 2024an lehen gidabaimena lortu duten pertsonek kutxa-opari bat jaso ahal izango dute Aritzetako (Usurbil) Bidegiko Bezeroaren Arretarako Gunean, izakinak agortu arte. Barruan larrialdi-argi segurtasun-txaleko homologatuak eta lurraldeko errepide-sareari buruzko informazio erabilgarria aurkituko dituzte. Eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da Gipuzkoan erroldatuta egotea eta nortasun agiria eta gidabaimena aurkeztea. Gidari bakoitzeko pack bana emango da.

Banaketa berriak jarraipena ematen dio iaz hasi zen ekimenari. Helburua Gipuzkoako errepide sarea bera eta Foru Aldundiak “azpiegitura eroso eta seguruak eraikitzeko eta mantentzeko egiten duen lana ezagutaraztea da. Gidariei errepide modernoak, seguruak eta erosoak eskaintzen dizkiegu, eta hori da, hain zuzen, opari honekin partekatu eta ezagutarazi nahi duguna", adierazi du Maria Ubarretxenak. Bide Azpiegituretako diputatuak gonbidapena egin die Gipuzkoako gidari hasiberriei, Aritzetako bulegoetara hurbildu eta ongietorri pack-a eskuratzeko eta Gipuzkoako errepide sareko errepide eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko.

Aritzetako bulegoak astelehenetik ostiralera daude zabalik, 8:00etatik 20:00etara. Edozein kontsulta egiteko deitu 943 105 106 telefonora

  

1016