Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 9 Covid-19 kasu berri eman dira eta horietako 2 Gurutze Gorriko zentrora eraman dituzte

9 Covid-19 kasu berri eman dira eta horietako 2 Gurutze Gorriko zentrora eraman dituzte

Azken datuen arabera, bederatzi positibo identifikatu dira Irungo Caser Residencial Anaka egoitzan.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, bederatzi Covid-19 positibo berri identifikatu dira Irungo Caser Residencial Anaka egoitzan; horrekin, 14 pertsona daude kutsatuta bertan, guztira. Adierazi duenez, haietako bi izan dira Gurutze Gorriko zentro soziosanitarioan ospitaleratutako lehenak, haien osasun egoera “ahula” dela-eta, aurretiazko patologien ondorioz larritutakoa. Covid-19 birusak kutsatutako egoitzetako adineko pertsonen arretarako egokitu da aipatutako egoitza. 120 plaza ditu, guztira, eta Donostian kokatzen da.

            Orotara, 28 dira Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetan birusak kutsatutako pertsonak: 14 Caser Residencial Anaka zentroan (Irun), 10 Iurramendi egoitzan (Tolosa), 3 Caser Residencial Betharram zentroan (Hondarribia), eta gaixotu bat Egogainen (Eibar). Desgaitasuna duten pertsonei dagokionez, kaltetutakoen kopuruak bere horretan jarraitzen du: 6 dira Uliazpin (Hondarribia) eta bat Berriz 1en (Donostia).

            Eider Mendozak adierazitakoaren arabera, “beharrezkoak diren neurri guztiak” ari dira hartzen egoitzetan. Hain zuzen, eta Caser Residencial Anaka zentroari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileen zerbitzuak instalazioen desinfekzioa burutu dute, eta espezializatutako enpresa batek gela guztien garbiketa espezifikoan sakonduko du. Era berean, Mendozak jakitera eman du beharrezko detekzio froga guztiak egiten ari direla, bai pertsona erabiltzaileen artean, eta baita profesionalen taldean ere. Egoitzak, gainera, “babeserako behar duen material guztia” du eskura, eta lan taldea indartu da “egoera konplexu honi aurre egiten jarraitzeko”.          

            Amaitzeko, bozeramaileak azpimarratu du zentroko erabiltzaileen “familia guztiak jakinaren gainean daudela”, zuzenean kaltetutakoez harago, eta berretsi du egunero jasotzen dituztela deiak, zentroaren egoeraren, eta haien gertuko senitarteko osasun egoeraren berri emateko. Mendozak gogoarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak egoerak eskatzen dituen neurri eta aktuazio guztiak gauzatu ditu, egoitzako arduradunekin, Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, eta Osakidetzarekin elkarlan eta koordinazioan.

           

  

1856