Gipuzkoa, haurren babeserako arretan eredu
Gipuzkoa, haurren babeserako arretan eredu
Safe Care eta Incredible Years haurren babeserako Gipuzkoako bi programa pilotu jarri nahi dituzte Cantabrian
Cantabriako gobernuko ordezkariak Gipuzkoara etorri dira bisitan, Foru Aldundiak adin txikikoen babeserako duen eredua bertatik bertara ezagutzera. Gipuzkoak babesgabezian dauden haurrei eskaintzen dien arreta eredua oso garatua dagoela eta bertatik ikasi nahi dutela esan dute bileran parte hartu duten Cantabriako gizarte zerbitzuetako ordezkariek. Eta zehazki, Gipuzkoan indarrean dauden bi programa pilotuk, Safe Care eta Incredible Years laguntza programek, eman diete arreta.
Safe Care bost urtez azpiko haurrak dituzten eta euren haurren kargu egiteko zailtasunak dituzten familiei dago zuzenduta. Etxera adituen bisitak eginda, gurasoei beren lana egiteko gaitasunak ematea da programaren helburua.
Incredible Years, berriz, 4 eta 8 urte bitarteko jarrera arazoak dituzten haurrei zuzendutako programa da. Taldekako lan saioak dira, bestelako neurririk hartu beharrik gabe haurra, ahal dela, bere etxe-giroan mantentzeko.
Proiektu pilotuak dira biak; Gipuzkoako foru aldundiak, Donostiako udalarekin eta EHUrekin elkarlanean, abian jarritakoak.
1521