Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa kirolak-ek Emakumeak eta Aktiboak udaberria-uda programarako izen-emateak ireki ditu, «fisikoki indartsuak, mentalki garaiezinak» lelopean

Gipuzkoa kirolak-ek Emakumeak eta Aktiboak udaberria-uda programarako izen-emateak ireki ditu, «fisikoki indartsuak, mentalki garaiezinak» lelopean

Gipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.

2023/03/22
Mujeres y activas

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak (Gipuzkoa Kirolak) Emakumeak eta Aktiboak udaberria-uda programarako izen-emateak ireki ditu.  Bi lan ildoren bidez egin du. Alde batetik, emakumeen artean jokabide eta bizimodu aktiboa landu nahi du, eta, bestetik, uste mugatzaileak desegin eta lidergo berriak eraiki nahi ditu, kirol sistema berdintasunezkoa izan dadin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari Goizane Álvarezek programa hau aurkeztu du gaur goizean. Iris Moreno kazetariarekin eta Itziar Sistiaga idazlearekin eta tati garmendia Balonmano Bera Berako arduradunarekin batera egin du. Álvarezek adierazi duenez, adingabeak ardurapean dituzten emakumeak dira, nagusiki, fisikoki aktibo egoteari uko egiten diotenak, baina hori ez da faktore bakarra. «Faktore kultural eta ekonomikoek ere eragina dute gure hautuetan. Bizi garen inguruneak eta gure heziketaren oinarri izan diren balioek eta ohiturek baldintzatuta aukeratzen dugu. Hori guztia islatzen da gure portaeran eta denbora zertan erabiltzen dugun aukeratzeko moduan. Erosteko ahalmenak ere baldintzatzen gaitu; beraz, programa bat abian jartzeko garaian, faktore horiek guztiak hartzen ditugu kontuan».

Desberdinkeriak

Gipuzkoako pobreziari eta gizarte bazterketari buruzko inkestaren arabera, eros-ahalmen handia duten pertsonek kirol gehiago egiten dute, zehazki, % 28 gehiago.

Kultura eta Kirol Departamentuak, azken bi legegintzalditan, oso gogoan dauka politika orok berdintasunean sakondu behar duela. Horretarako, ezinbestekoa da, lehenik eta behin, kirola eta jarduera fisikoa egiteko dagoen genero-arrakala murriztea. Egiturazko desberdintasun horrek kirol egiturei eta belaunaldi erreleboari ere eragiten die.

Emakumeak eta Aktiboak estrategiak ez du soilik esku hartzen emakumeak fisikoki aktiboagoak izateko eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna desagerrarazteko. Horrez gain, egiturazkoagoa den eta inkontziente kolektiboan oso presente dagoen desberdintasun bat azaleratzen du, arrakala desagertzea eta zero desberdintasunera iristea oztopatzen duena.

Ikastaroak eta hitzaldiak, martxotik uztailera

Ikastaroak

  • Apirilaren 14tik uztailaren 28ra: entrenamendu m-aktiboko ikastaroa.
  • Martxoaren 29a eta apirilaren 4a: komunikazio-tailerra.
  • Apirilaren 20an eta 27an, maiatzaren 4an, 18an eta 25ean, eta ekainaren 15ean eta 22an: sorkuntza-idazketari buruzko ikastaroa.

Informazio guztia www.gipuz.eus/es/web/kirolak/emakumezko-mugimenduan web orrian kontsulta daiteke. Ikastaro guztiak doakoak dira, baina izena eman eta konpromisoa hartu behar da, plazak mugatuak baitira. Interesa dutenek izena eman dezakete emakmugi@gipuzkoa.eus helbidearen bidez.

Hitzaldiak

  • Apirilaren 13a: “Emakume kirolariaren biologia. Nola eragiten dio entrenamenduari?”, Carmen Leónek emana.
  • Maiatzaren 11: “Hilekoa kirol-errendimenduan". Eva Ferrer doktoreak emango du.
  • Ekainaren 8a: programa bikoitza. “Emakumeek eta neskek kirolarekin eta jarduera fisikoarekin duten konpromisoan eragina duten faktore psikolozialak”, eman du María López Porcelek. Horrez gain, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren azterketa bat aurkeztuko da, haurrak/nerabeak goiz uzten dituzten faktoreei buruzkoa, eta mahai-ingurua egingo da.

Jokabidea eta bizimodua

Lan ildo hau kirola egin nahi duten baina, beren egoera dela-eta, egin ezin duten emakumeei zuzenduta dago. Bai kontziliatu ezin dutelako, bai hori egiteko tresnarik ez dutelako. Biztanleria ez-aktiboena 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak dira, 40.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan bizi direnak (Gipuzkoako guztiak, Donostia eta Irun izan ezik), eta kontziliazio-arrazoiak direla-eta ezin dutenak egin nahiko luketen kirol guztia. Kirol Zerbitzuaren helburua da sedentarismoa % 20 murriztea.  Horretarako, datozen asteetan egingo diren jarduera hauek jarri ditu abian.

Horietako bat datorren apirilaren 14tik aurrera egin ahal izango da, “M-Activa” Horrela, emakumeek ariketa fisikoa egiteko aukera gutxien duten udalerri guztietara iritsi nahi da. Astelehenero, jarduera fisikoko eta kirol jarduerako klase bat grabatuko da, ordubetekoa, eta, asteazkenero, ordu erdiko beste bat. Hori guztia 4 hilabetez. Gainera, ostiraletan talde-saio bat egingo da, parte hartzaileek komenta dezaten nola ari den funtzionatzen programa eta azaldu dezaten zergatik ezin duten kontziliatu.

Usteak deseraikitzen ditugu eta lidergoa eraikitzen dugu

Lan ildo honen bitartez, Gipuzkoako kirol sistema bateko kide diren emakumeei lagundu nahi zaie lidergo alternatiboak, askotarikoak eta egokitzaileak eraikitzen, banakako askatasunetik abiatuta etorkizun feminista bateranzko zubi bat eraikitzeko.

  

2634