Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa, krisiari aurre egiteko eredu, herritarren energia komunitateen bidez

Gipuzkoa, krisiari aurre egiteko eredu, herritarren energia komunitateen bidez

Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatutako Energiari buruzko Jardunaldien 12. edizioa Oronan egin da, "Bidea egiten" lelopean.

2022/09/29
Energia Jardunaldiak 2022

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua izan da buru energia krisiari eta prezioen gorakadari aurre egiteko energia komunitateen bidez Gipuzkoan herritarrei eskaintzen ari zaizkien irtenbideak aurkeztu diren jardunaldi hauetan.

Aurten, Ingurumen Departamentuak 3 milioi t´erdi euro baino gehiago inbertitu ditu udalerrietan energia kultura sozial eta berde berri bat sortzeko, instalazio fotovoltaikoak bultzatuz eta energia komunitateak sortuz; 2023an, 30 udalerritara eta 5.000 etxetara iritsiko dira.

Jose Ignacio Asensio: «Orain irtenbide zehatzak, azkarrak eta eraginkorrak emateko unea da. Herritarrek erantzunak behar dituzte orain». Gipuzkoan trantsizio energetikoan jarraitu beharreko norabidea markatzen ari gara, hedapen azkarreko estrategia batekin, aukera berriztagarriak eskaintzen ari dena, epe labur eta ertainean aurrezpen handiak eginez. Bost urtean, Gipuzkoako egoera energetikoa aldatuko dugu».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Energia Jardunaldien XII. edizioa antolatu du Orona Ideok Hernanin dituen instalazioetan. Aurtengo jardunaldiak testuinguru konplexuan kokatzen dira, eta herritarren artean ikusmin handia sortzen dute, krisi energetikoaren ondoriozko prezio igoera dela eta. «Irtenbideak emateko unea da, nabarmendu du José Ignacio Asensio diputatuak, «eta proiektuak bizkortzekoa, pertsona guztiek energia erraz eta merke eskuratu dezaten, bereziki zaurgarrienei arreta jarrita». 

Gipuzkoan, trantsizio energetikoan jarraitu beharreko norabidea markatu dugu, estrategia planifikatuta, aurrekontua jarrita, helburu argiak eta dagoeneko zabaltzen ari garen ekintzak bitarteko ditugula. Ingurumen diputatuak azpimarratu duenez, urte amaierarako, Gipuzkoako hogeita hamar udalerrik baino gehiagok energia komunitateak izango dituzte martxan, instalazio fotovoltaikoak sustatzeko eta energia komunitateak sortzeko Ingurumen Departamentuak egin duen 3 milioi t´erdi eurotik gorako apustuari esker.

Jardunaldien lehen multzoa herritarrak trantsizio energetikoaren erdigunean kokatzearen garrantziari buruzkoa da, "Herritarrak, trantsizio energetikoaren protagonista" izenburupean.” Asensio diputatuak nabarmendu duenez, «bizitzen ari garen testuinguruan, orain inoiz baino gehiago, herritarrek trantsizio energetikoaren erdigunean eta jomugan egon behar dute». Erregai fosilen mendekotasunaren ordez energia garbiak erabiltzeaz gain, kultura energetiko sozial berri bat ere sustatu behar da, energia eskubidetzat hartzen duena eta energia eskuratzeko aukera pertsona guztiei bermatzen diena, pertsona zaurgarrienei arreta berezia eskainiz». Multzo honetan parte hartzen dute Andoni Iso Tinoco Nafarroako Unibertsitate Publikoko soziologoak eta Rafael Barrena Anpiereko (Energia Ekoizleen Elkarte Nazionala) zuzendariak.

Bigarren multzoak autokontsumo eredu berriak ditu ardatz, bai bizilagunen komunitateetan, bai udalerrietan, eta auzokide komunitateen autokontsumo partekatuaren kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira, hala nola Antzuolako eta Esparza de Galarrekoa (Soria), eta Lasarte-Oria udalerriko proiektua, Euskadi osoan udal irismen handiena duen energia komunitatea izango dena. Asensio diputatuak gogorarazi duenez, 2022aren amaierarako, Gipuzkoako hogeita hamar herrik baino gehiagok izango dute beren energia komunitatea «Probatu dugun eta funtzionatzen duen eredu bat da: zero kilometroko energia eta energia garbia ematen ditu, eta % 30etik gorako aurrezpen ekonomikoa dakar herritarrentzat».

Hirugarren multzoan, gogoeta egingo da, halaber, industria ingurunean autokontsumoa bultzatzeari buruz, Menorcako Sant Lluís industrialdeko energia komunitatearen kasua mahai gainean jarrita; izan ere, eredu horren aldeko apustua egin duen industrialde aitzindarietako bat da.

Azkenik, jardunaldietan, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta zehazteko lan merkatuan beharko diren lanbide profil berriei eta trebakuntza berriei buruz ere hitz egingo da. Industriak eta enpresek izango dituzten beharren ikuspegia kontuan hartuko da, Eugenio Michelena Euskabeako zuzendariaren eskutik, bai eta prestakuntzaren ikuspegitik ere, Usurbil LHII, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa partaide direla.  

  

4004