Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa Kultura plataforma digitalak bere kultura-eskaintza hurbiltzen die herritarrei

Gipuzkoa Kultura plataforma digitalak bere kultura-eskaintza hurbiltzen die herritarrei

Harkaitz Millán: “Kultura, tresna garrantzitsu bat da bizitzea egokitzen ari zaigun isolamendu sentsazioa arintzeko, eta mesedegarria izan daiteke pertsona asko eduki interesgarrietara hurbiltzeko”.

2020/03/26

Hasi Koldo Mitxelenako hitzaldi eta jardueretatik, Foru Aldundiaren museo saretik eta Gordailuko ondare funtsetatik, eta Canal Europako kultura-munduko topaketetaraino, Gure Gipuzkoako argazki artxiboraino eta Kultur Memoriak ekimenak eskaintzen dituen Gipuzkoako herri askoren testigantzetaraino. Kultura-eskaintza zabal bat klik kolpez.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak bere kultura-eskaintza hurbildu nahi die Gipuzkoako herritarrei, bateragarri eginez COVID–19 birusaren larrialdiagatik ezarritako konfinamendu neurriekin. Helburu horrekin, Gipuzkoa Kultura plataforma digitalak kultura-edukien eskaintza zabal bat aurkezten du, zeina eskura baitute, konfinamendu aldian beren kultura-jarduerarekin jarraitu nahi dutenek.

 

Kulturako diputatu Harkaitz Millánek azpimarratu duenez, zerbitzu publikoari eustea –bizitzea egokitzen ari zaizkigun zirkunstantzia berrietara egokituta– “tresna garrantzitsu bat da isolamendu sentsazioa arintzeko, eta mesedegarria izan daiteke pertsona asko kulturara hurbiltzeko”, baita haientzat berriak diren jarduera eta ekimenetara hurbiltzeko ere. Eskaintza hau, batez ere gazteentzat da interesgarria, beren etxeetan baitaude ikastetxeak itxita egoteagatik. Hala, aukera dute eskaintza konbentzionalei eduki alternatiboak aurkitzeko, beren kultura-baliabideak eta ikasketei laguntzekoak aberastearren. 

 

Gipuzkoa Kultura plataforma digitalaren bitartez eskuragarri dauden eskaintzen artean, hauek dira azpimarragarrienak:

 

Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelenan aurrera eramaten diren kultura-ekintza gehientsuak (hitzaldiak, kontzertuak, solasaldiak eta abar) grabatuta daude, eta eskuragarri, Koldo Mitxelena Zuzenean kanalaren bitartez.

 

https://www.youtube.com/channel/UCZ4svV7-qJw6T4NX4nIiL5A

 

Gordailua

Gordailuko ondare bildumen funtsak eskuragarri dauka bereizmen handiko 195 irudiz osatutako bilduma bat, koadroetatik hasita pieza arkeologikoetaraino, Porcelanas Bidasoaren historia barne. Hori guztia, Google Arts-en

 

https://artsandculture.google.com/partner/gipuzkoako-gordailua

 

Canal Europa

Canal Europa topagune bat da kulturarako, pentsamendu kritikorako eta jakintzaren zirkulaziorako, hurbiltzen dituena kultura-munduko pertsona ospetsuen lekukotzak eta hausnarketak: artistak, idazleak, zientzialariak eta profesional gailenak. Ia 40 topaketa, maila handiko pertsona famatuekin, hala nola Bernardo Atxaga, Bertrand Tavernier, Reyes Mate, Miguel Zugaza, Sara de la Rica, Pedro Miguel Etxenike, Costa Gavras, Javier Aguirresarobe eta James Rodhes, besteak beste.

 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/canal-europa/topaketak

 

Gure Gipuzkoa

Ibilbide bat Gipuzkoan barrena, argazki bilduma handi baten bitartez, non argazki historikoak aurki ditzakegun: gure kaleak, auzoak, herriak eta beste leku interesgarri batzuk.

 

http://www.guregipuzkoa.eus

 

Gipuzkoa 1936

Asalduzko urte bat Gipuzkoaren historian, bertako egunkarien eguneroko azalen bitartez ikusia.

 

http://gipuzkoa1936.com

 

Kultur Memoriak, Memorias Urbanas

Kultur Memoriak, Memorias Urbanas ekimena: Gipuzkoako ondare eta memoria soziokulturalari buruzko edukiak eta lekukotzak. Hainbat lagunekin egindako elkarrizketak, zeintzuetan hitz egiten baitute hainbat arlotan duten esperientziez: industria, kooperatibismoa, prestakuntza, hizkuntza…

 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kultur-memoriak/edukiak

 

Gipuzkoako museoak

Foru Aldundiaren museoek edukien bilduma zabal bat dute beren web orrien bitartez eskuragarri. Hasi beren bilduma iraunkor, erakusketa, artxibo grafiko eta soinuzkoetatik, eta ibilbide birtualetaraino. Aukera paregabea haiek etxetik bisitatzeko, zehaztasunez.

 

 

  

2112