Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak Covid-19 kasu positibo bat gehitu du Eibarko Egogain egoitzan

Gipuzkoak Covid-19 kasu positibo bat gehitu du Eibarko Egogain egoitzan

Gaur arte antzemandako 12 kasuetatik hiru ospitalean daude, osasun-egoera delikatuaren ondorioz.

Atzo, Gipuzkoako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan Covid-19 lehen kasu positiboak ezagutu ondoren -lau Tolosako Iurramendi egoitzan, bat Donostiako Berriz 1en eta sei Hondarribiako Uliazpiko egoitzan-, Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du kasu berri bat antzeman dela Eibarko Egogain adinekoen egoitzan. Horretaz gain, hiru pertsona ospitalean daudela zehaztu du, osasun-egoera delikatuaren ondorioz.     

Mendozak azpimarratu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburuak berdina izaten jarraitzen du: “egoera zaurgarrietan eta babesgabean dauden pertsonak babestea; baita langileria osoa ere, lan goresgarria egiten ari direnak hain konplexua den momentu honetan”.

  

1322