Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak eguzki-energia sortzeko herritarren kooperatibak bultzatuko ditu Ekiolaren bidez

Gipuzkoak eguzki-energia sortzeko herritarren kooperatibak bultzatuko ditu Ekiolaren bidez

Ingurumen Sailak hitzarmen bat sinatu du Ekiola Energia Sustapena sozietatearekin. Ekiola, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritzak sortu duten sozietatea da “ekiolas” izeneko eguzki-parkeak instalatzeko.

2021/03/02

Ekimenarekin bat egin du Gipuzkoak eta herritar kooperatibak sortuko ditu lurraldean. Kooperatiben bitartez, herritarrek autokontsumorako izango den eguzki-energiaren sorkuntzan eta kudeaketan parte aktiboa hartuko dute, eguzki-parke txikien bitartez.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak protokolo bat sinatu du gaur, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Krean ingeniaritzarekin. Protokolo horren bidez, Gipuzkoan eguzki-energiako herritarren kooperatibak (ekiolak) instalatzeko aukera izango da. Energia berriztagarria sortzen duten kooperatibak dira, eta bizilagunek, parte aktiboa hartuko dute eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko erabakietan, eguzki parke txikien bidez.

Aurkezpen-ekitaldian José Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Mónica Pedreira Ingurumen zuzendariak hartu dute parte. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “Trantsizio energetikoaren oinarria da energia berriztagarrien alde egiten duten eta hiritarrak rol aktiboarekin kokatzen dituzten energia-sistema berriak sustatzea. Ingurumena lanean ari da trantsizio energetikoa ardatz duten proiektuak izan daitezen Europako funtsak mobilizatzea lortzen dutenak”

Ekiola ekimenaren berezitasun esanguratsuenetariko bat, herritarren parte-hartze zuzena bilatzen duela da. Alde horretatik, EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak nabarmendu du Foru Aldundiko Ingurumena Departamentuak  proposatutako helburuak lortzeko hartu duen konpromisoa, “tokiko eta eskualdeko erakundeen, Kreanen eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko elkarlanarik gabe ezingo lirateke lortu bilatzen ditugun helburuak”

Gainera, nabarmendu du proiektu hori “energia-gobernantza berri baten barruan kokatzen dela, Europar Batasunaren politikekin eta Euskadi 2030 Energia Estrategiarekin bat datorrena, eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko eta autokontsumo energetikorako sistemen bidez autohornikuntza energetikoa bultzatzeko beharra dagoela adierazten duena”. Era berean, Gipuzkoan azken urteetan egin den ahalegina gogorarazi du, herritarrei beren energia-kontsumoari buruzko erabaki-ahalmen handiagoa izateko beharrezko tresnak ematen. Pertsonen ahalduntzeari dagokionez, Ansolak nabarmendu du Ekiola ekimenak herritarren parte-hartzerako duen garrantzia: “izan ere, ekiolen funtzionamendua herritarren ahalduntzean oinarritzen da, autokontsumorako energia berriztagarriak sortzerakoan eta kontsumitzerakoan. Prozesu horretan  kontsumitzaile aktiboaren eta energia-komunitatearen kontzptuak oso garrantzitsuak dira”.

Kudeaketa-ereduari dagokionez, Jon Berbel Kreaneko zuzendari nagusiak gogorarazi du kooperatibismoaren formula  “Euskadiren idiosinkrasiari erantzuten diola. Tamaina handiagoko proiektuak osatzeko aukera ematen du,  pertsona kopuru esanguratsua biltzea lortzen duelarik”

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ekiolarekiko lankidetzaren esparruan, Gipuzkoan teknologia fotovoltaikoko elektrizitatea sortzeko kontsumo-kooperatibak ezartzea bultzatuko du, eta herritarren eta erakundeen parte-hartzea erraztuko du.

Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ekiolarekiko lankidetzaren esparruan, Gipuzkoan teknologia fotovoltaikoko elektrizitatea sortzeko kontsumo-kooperatibak ezartzea bultzatuko du, eta herritarren eta entitateen parte-hartzea erraztuko du.

Hori horrela, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Ekiolak elkarrekin lan egingo dute Gipuzkoan elektrizitatea teknologia fotovoltaikoarekin sortzeko kontsumo kooperatibak ezartzeko plangintzan, eta herritarrek eta erakundeek kooperatiba horietan parte hartzea bultzatu eta erraztuko dute.

Horretarako, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Ekiolarekin lankidetzan jardungo du ekimen horiek ezartzeko prozesua definitzen, ekimenen ekonomia eta antolaketa gainbegiratzen, sortzen diren kooperatiben arteko harremanak koordinatzen, eta ekimena hedatzen.

Helburua ekimenak datozen hamar urtetan babestea eta bultzatzea da, hurrengo hiru urtetan lurraldean gutxienez hogei proiektu abian jartzea lortzeko asmoarekin. Asensio foru-diputatuak adierazi duenez, “herritarren energia-kooperatibek energia sortzeko, kontsumitzeko eta kudeatzeko eredu berri baterako aldaketa dakarte.  Eredu horretan, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, gipuzkoarrak ahalmendu behar dira, energia-sistema deszentralizatu, bidezko eta eraginkor baten erdian kokatzeko”. Asensiok nabarmendu duenez, “energia-komunitateek energia berriztagarrien erabileran oinarritutako eredu jasangarria bultzatzen dute, kontsumitzaileentzako aurrezkia adierazten dute eta energia-pobreziari aurre egiteko tresna eraginkorra dira”.

0 km-ko energiarako kooperatibak

Kooperatibak sortzeak, herrialdearen balioekin eta egitura ekonomikoarekin uztartzeaz gain, herritar asko inplikatzen dituzten proiektu handiagoak eratzea ahalbidetzen du. Aurkeztutako formulari esker, energia-azpiegitura handiak izango dira (1 MW eta 5 MW bitarteko potentzia duten eguzki-parkeak), eta horiek hurbileko energia sortuko dute (0 kilometro). Hala, kooperatibako kide diren pertsonak edo familiak instalazio fotovoltaikoei lotutako ekonomiez baliatu ahal izango dira, instalazio horiek norberarenak balira bezala identifikatu ahal izango dituzte, eta instalazio horietan kontsumo elektriko osoaren pareko energia-bolumena sortuko dute. Proiektu horien kudeaketa eta bideragarritasuna diseinatzeko sistematika kontsumitzaileek kooperatibaren jabetzaren zati bat erostean oinarritzen da, bere etxebizitzako energia-kontsumoaren pareko kostuarekin.

Kooperatiba bakoitzak instalazioak eraiki eta martxan jarriko ditu, sorkuntza-kostu egonkorra bat izango dute. Epe oso luzerako (25 urte edo gehiago) izango dira ekimenak, eta pertsona- edo familia-kopuru handi batek kudeatuko dituenez, instalazioek tamaina ertain/handiko proiektu baten sistema ekonomikoa izango dute.

Emaitzak kooperatibistei itzuliko zaizkie faktura elektrikoetan; hala, bakoitzak bere instalazioaren sorreraren emaitza ikusiko du urtero, bai alderdi ekonomikoei dagokienez, bai elektrikoei dagokienez, eta horien eragina ebaluatu ahal izango du ingurumenari, iraunkortasunari, ingurunerako aberastasuna sortzeari eta kontsumoaren ekonomian bertan duen eraginari dagokienez. Urtero, kooperatibistek beren instalazioaren sorkuntzaren emaitza ikusiko dute euren fakturatan, bai ekonomiari bai elektrizitateari dagokienez.

  

1823