Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak klima aldaketaren aurka borrokatzeko fundazioa eratu du

Gipuzkoak klima aldaketaren aurka borrokatzeko fundazioa eratu du

Entitate berriaren eginkizuna izango da Klima Aldaketaren Fundazioa abiaraztea

2018/07/17

Entitate berriaren eginkizuna izango da Klima Aldaketaren Fundazioa abiaraztea, eta Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensio izango du lehendakari.

Gaur goizean eratu da Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioaren Patronatua, lehendakari izango duena Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensio. Lehen diputatu nagusiorde Denis Itxaso izango du lehendakariorde, eta, idazkari, berriz, Félix Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendaria.

Patronatu sortu berriaren xedea da Klima Aldaketaren Fundazioa abian jartzea. Aurki egingo ditu bere lehen urratsak, Fundazioa giza baliabidez eta baliabide materialez hornituz, bere jarduera garatzen has dadin. Klima Aldaketaren Fundazioak behin-behineko kokaleku bat izango du, harik eta behin betiko azpiegitura eraikitzen den arte, Eskuzaitzetan.

Entitate horrek hiru jarduketa-ardatz hauetara bideratuko du bere jarduera: behatoki bat sortzea, berotze globalak Lurraldeari zenbateraino erasaten dion neurtzeko eta aztertzeko; ekonomia zirkularra bultzatzea, birziklatzearen industria eta ekonomia berdea sustatuz; eta trantsizio energetikoa, energia berriztagarriak sustatuz. 


José Ignacio Asensiok gogorarazi duenez, Europako Batzordeak 2015eko abenduan onartutako ekonomia zirkularreko paketeak 6.000 milioi euro inguruko zuzkidura bat dauka, laguntzetan eta finantzaketan, eta Klima Aldaketaren Zentroak izango duen helburu nagusietako bat da Gipuzkoak aukera berri horietan parte hartzea.

  

1338