Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak 4 Covid-19 positibo gehitu ditu Tolosako Iurramendi egoitzan

Gipuzkoak 4 Covid-19 positibo gehitu ditu Tolosako Iurramendi egoitzan

16 dira guztira kutsatutako pertsonak eta hauetatik hiru ospitalean daudenak.

Eider Mendoza foru bozeramaileak, egoitza baliabideetako kutsaduren datuen eguneraketa egin du eta, atzoko zenbakiekin alderatuz, lau Covid-19 kasu positibo gehiago antzeman dira Tolosako Iurramendiko adineko pertsonen egoitzan.

Beraz, 16 dira guztira lurraldeko foru-sarean kutsatutako egoiliarrak, bederatzi adineko pertsonen egoitzetan –zortzi Iurramendin (Tolosa) eta bat Egogainen (Eibar) –, eta zazpi desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan –sei Uliazpin (Hondarribia) eta bat Berriz 1en (Donostia)–. Ospitaleratutako pertsonei dagokienez, hiru izaten jarraitzen dute, atzoko berak.

Beste behin, egoitza-zentroetan lan egiten duten profesionalei egiten duten lana eskertu nahi izan die bozeramaileak, baita familiei ere, “egoera zail” honen aurren erakutsitako ulermen eta lankidetzagatik.

  

1621