Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak moda jasangarriaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertu du

Gipuzkoak moda jasangarriaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertu du

Gaur goizean hasi da Moda Jasangarriaren bosgarren Jardunaldia, ‘GK Green Fashion’ Moda Jasangarriaren Klusterrak sustatua.

2021/10/21

Jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sortu du, eta Gipuzkoako 29 eragilek (moda-enpresak, osagarriak eta bitxiak) modu aktiboan parte hartu dute modaren alde. Jardunaldi hau Slow Fashion Next eta Gipuzkoa de Modarekin lankidetzan egiten da, San Sebastián Moda Festival-aren esparruan. Edizio honen izenburua da “GK Green Fashion: Moda Jasangarriaren Gipuzkoako Klusterrak larrialdi klimatikoari erantzuten dio” .

Sei urte hauetan, GK Green Fashion garatu, hazi eta heldu egin da. Pandemiarekin igaro dugun geldialdi honetan, Klusterrak inpassea aprobetxatu du nahi dugun etorkizuna hausnartu, aztertu eta bideratu ahal izateko. Horregatik, aurtengo jardunaldiak GK Green Fashion-en iragana, oraina eta etorkizuna aztertzera bideratu dira.

Ingurumeneko diputatuak, José Ignacio Asensiok, adierazi duenez, “gure betebeharra da sektore hau, ehungintza kasu honetan, eraldatu ahal izateko tresnak eta espazioak eskaintzea. Moda, bai kontsumoan, bai produkzioan eta diseinuan, irizpide jasangarri eta zirkularretarantz eraldatzea beharrezkoa da etorkizun jasangarria izan nahi badugu ekonomian, gizartean eta ingurumenean”.

Jardunaldiaren lehen zatian, iragana gogoratu da, klusterra sortzeko arrazoiak ez ahazteko. Atzera begirako honetan Mónica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria izan da buru, eta GK Green Fashion-en lehen urratsak gogoratu ditu.

Bigarren multzoan, berriz, klusterraren orainari buruz hitz egin da, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Slow Fashion Next-ekin lankidetzan egindako hiru txosten aurkeztu dira. Txosten horien helburua da bizi dugun unearen gakoak ateratzea eta estrategiarik onenak ezartzea. Slow Fashion-eko Gema Gómezek ez ezik, Silvia Rodríguezek ere hartu du parte, Gipuzkoako Populazioaren Moda Kontsumoaren ohiturei buruzko txosten batekin; Manuel Quirósek, Espainiako moda jasangarriaren ikuspegiari buruz aritu da; eta Victoria Peredak, nazioarteko ikuspegirik zabalena eskaini digu.

Bigarren zati horretan, klusterreko zenbait enpresak ere parte hartu dute, eta, hitzaldi sendo batetik abiatuta, marka sortzea lortu dute; besteak beste, Bask Brand, Las Cosas de Valen eta Ternua enpresek.

Hirugarren multzoan, etorkizunari begiratu zaio, eta bai Gema Gómezek, bai Ingurumeneko zuzendari Mónica Pedreirak, Klusterrarentzako etorkizuneko helburu estrategikoenak eta Gipuzkoako moda jasangarriaren sektorea eta ehungintza garatzeko kontuan hartu beharreko joera nagusiak finkatu dituzte.

Eguna amaitzeko, luxuzko marken iraunkortasunari buruzko workshop praktikoa egingo da arratsaldean bertan.

  

1215