Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako 10.000 haur baino gehiagok erbestea ezagutu zuten Gerra Zibiletik ihesi

Gipuzkoako 10.000 haur baino gehiagok erbestea ezagutu zuten Gerra Zibiletik ihesi

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 18an Kursaalen egingo den ekitaldi batean omenduko ditu gerrako umeak; Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin ba-tera, erbesteratutako adingabeei buruz egindako ikerketaren emaitzak aur-keztu ditu

Ion Gambra Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusia Intxorta 1937 Kultur Elkarteko bi kideekin

Ion Gambra Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusia Intxorta 1937 Kultur Elkarteko bi kideekin


Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gerra Zibiletik ihesi erbes-tean ezagutu zituzten haurren memoria identifikatu eta berreskuratzeko ikerketa amaitu dute. Europa osoko hainbat artxibotan bilatu eta erbesteratuen eta haien senideen testigan-tzak eta datuak jaso ondoren, elkarteak 10.232 kasu identifikatu ahal izan ditu: 5.053 gizon eta 4.960 emakume. Gaineratu dutenez, azterketa amaitu bada ere, izen berriak aurkituz gero, prestatzen ari diren datu-basean sartuko dituzte. Datu base hau datozen asteetan argitaratuko dute foru erakundearen webgunean.

Gerra Zibilean zuzenean parte hartu ez bazuten ere, gerrako umeek larriki pairatu zituzten gatazkaren ondorioak, oso gazte izanik erbestera ihes egin behar izan baitzuten. Gipuzko-ako 56 udalerri identifikatu dira adingabe horien jatorri gisa, eta beste 246 pertsonen ingu-ruan ez dago informaziorik. Erbesteratutako haur gehienak Donostiatik atera ziren (3.681), Irundik (1.590), Hondarribitik (609) eta Pasaiatik (571) ihes egin zuten. Baina bi kasu ere aurkitu dira Abaltzizketan, Elgetan, Lazkaon eta Zegaman, eta kasu bana Altzon, Zizurkilen, Zaldibian eta Asteasun.

Gehienak Frantziara joan ziren (4.840), ondoren Kataluniara (4.155), Belgikara (580), Sobi-etar Batasunera (465) eta Erresuma Batura (312). Batzuk Europatik kanpo aurkitu zuten babesa, eta beste batzuk baita Estatu barruan ere: Valentzia eta Madril (26) eta Amerikan: Mexiko, Venezuela, Argentina, Txile edo Uruguai (64). Gainera, beste 459 haur ere identifi-katu dira, baina ez da haien helmugei buruzko informaziorik aurkitu.

Hala jakinarazi dute Ion Gambra Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzen-dariak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko bi ordezkarik, Julia Mongek eta Josu Chuecak, azterlanaren datuak emateko gaur goizean emandako prentsaurrekoan.

Gerran parte hartu ez bazuten ere, oso gaztetatik jasan zituzten ondorio larriak. Beldurra, bonbardaketak, senideengandik eta hurbilekoengandik urruntzea eta, azkenik, gurasoen babesa atzean utzita erbesteratu beharra. Asko eta asko ez ziren Euskal Herrira itzuli, Ion Gambrak foru zuzendariak adierazi du gerrako umeak pieza garrantzitsua direla gure herri-aren eta gure lurraldearen memoria historikoa eraikitzeko. "Zalantzarik gabe, errekonozi-mendua merezi dute, funtsezkoa da azaleratzea, errealitate hori ezagutaraztea eta pertsona horiek pairatu zuten sufrimendua aitortzea", gaineratu du.

Memoria beharrezko balioa da kultura benetan demokratikoa eraikitzeko, elkarrekiko erres-petuan eta bizikidetza baketsuan oinarritua, baita iraganeko akatsetan ez erortzeko ere, adierazi du Gambrak.

Martxoaren 18ko omenaldia

Gerrako umeen memoria berreskuratzeko ahalegin horretarako, duela bi urte lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Helburua gerran jaiotako haurrak identifikatzea izan da: jaioterria, izen-abizenekin eta, po-sible izan den kasuetan, beren argazki bat eta historia labur bat lortzea.

Azterlana amaitzearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak gerrako umeen oroimena ai-tortzeko eta aldarrikatzeko ekitaldia antolatu du. Ekitaldia martxoaren 18an, larunbata, izango da, 11: 30ean, Kursaalean, eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izango da buru. Kursaalera 400 pertsona inguru gerturatzea espero da. Hain zuzen ere, oraindik bizirik jarraitzen duten gerrako umeak omenduko dituzte, eta guztira 144 pertsonek jaso dute ekitaldira joateko gonbidapena. Litekeena da kopuru hori are handiagoa izatea. Hori dela eta, gerrako haurren batek bizirik jarraitzen badu eta omenaldira joateko gonbidapena jaso ez badu, Aldundiarekin jar daiteke harremanetan 943113965 telefono-zenbakian.

  

5355