Gipuzkoako ATECE elkarteak hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko III. Martxa Solidarioa antolatu du
Gipuzkoako ATECE elkarteak hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko III. Martxa Solidarioa antolatu du
Gipuzkoako ATECE elkarteak hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko III. Martxa Solidarioa antolatu du
ATECE Gipuzkoak III. Martxa Solidarioan parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak. Ekimen horren bidez, hartutako kalte zerebralaren egoera ikusarazi nahi da, eta Gipuzkoa gai horrekiko kontzienteagoa eta konprometituagoa izan dadin sustatu nahi da. Izena irteeran bertan eman beharko da eta 8 euroko kostua izango du helduentzat, eta 5 eurokoa, adingabeentzat. Ibiladia 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.

Datorren igandean, ekainak 22, hartutako kalte zerebrala (HKZ) duten pertsonen aldeko III. ibilaldi solidarioa egingo da, Gipuzkoako hartutako kalte zerebralaren elkarteak antolatuta. Ibilaldia 11:00etan hasiko da, Alderdi Ederreko lorategietan, Donostiako udaletxearen au-rrean, eta nahi duen orok parte har dezake.
Ekimen honen helburu nagusia da Gipuzkoan HKZ duten ehunka pertsonak eta haien fami-liek bizi duten egoera ikusaraztea, eta, aldi berean, gizarte sentsibilizazioa eta konpromiso kolektiboa sustatzea. Elkarteak jardunaldi solidario eta parte-hartzaile horrekin bat egitera animatzen ditu ukitutako pertsonak, senideak, profesionalak eta herritarrak oro har.
Izena ekitaldiaren egunean bertan eman ahal izango da irteeran bertan, eta prezioa 8 eu-rokoa izango da helduentzat, eta 5 eurokoa, haurrentzat. Izena ematen duten pertsonek, ibilaldiko kamiseta, dortsala eta hornidura poltsa bana jasoko dute, eta opari zozketa ba-tean parte hartzeko aukera ere izango dute. Izena ematean, zozketa batean parte har-tzeko aukera izango da, babesleek eta laguntzaileek eskainitako hainbat opari irabazteko aukerarekin. Bildutako dirua elkarteak antolatzen dituen jarduerak hobetzeko erabiliko da.
Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak duela hamarkada batzuetatik hona ATECE Gipuzkoa elkarteak egiten duen lanaren balioa nabarmendu nahi izan du, eta ziurtatu du «elkarteak egiten duen lana ezinbestekoa dela hartutako kalte zerebrala duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko, haien bizi kalitatea duintzen eta hobetzen duten laguntzak sortuz». Peñak azpimarratu duenez, "zaintzea pertsonen ongizatean zuzenean eragitea da, eta ongizate hori entzutetik, arreta pertsonalizatutik eta komunitatea sortzetik ere eraikitzen da". Ildo horretan, herritar guztiak III. Martxa Solidarioan parte hartzera ani-matu ditu: "Igande honetan egiten dugun urrats bakoitza Gipuzkoa kontzienteago, sentiko-rrago eta gehien behar dutenekin konprometituago baterantz egingo dugun urratsa ere izango da".
José Manuel Amador Gipuzkoako ATECEko presidenteak adierazi bezala, ekimen honen helburua da «garun-kaltea duten ehunka pertsonak eta haien familiek Gipuzkoan bizi du-ten egoera ikusaraztea, kontzientzia sortzea eta sentsibilizatzea. Herritar guztiak gonbida-tzen ditugu elkartasunaren, kirolaren eta osasunaren ospakizun honetara batzera».
Inklusioarekiko konpromisoa eta aintzatespena
Ibilaldi honen bidez, Gipuzkoako ATECEk bere sentsibilizazio lana indartzen du, eta askotan ezezaguna den egoera hori ikusgai jartzeko lagungarri diren duten topaguneak sortzearen aldeko apustua egiten du. Hartutako kalte zerebralak eragin handia du kalte hori pairatzen dutenen bizitzan eta haien ingurune hurbilenean, eta arreta espezializatua, etengabea eta diziplina anitzekoa eskatzen du. Ibilaldia gizarte laguntzaren eta babesaren sinboloa ere bada da ukitutako pertsonentzat.
ATECE Gipuzkoa: hiru hamarkada lanean bizi kalitatearen alde
Elkartea hartutako kalte zerebrala duten pertsonen senideek sortu zuten 1994an, eta 30 urte baino gehiago daramatza lanean kolektibo horren bizi kalitatea hobetzen. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, errehabilitazio fisikoa eta kognitiboa, laguntza psikologikoa, orientazio soziala, prestakuntza eta aisialdi jarduerak eta boluntariotzaren sustapena. Do-nostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina eman zion elkarteari 2024an, haren ibilbi-dea eta gizartearekin izan duen konpromisoa aitortzeko.
3010