Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako bandera Sevillara joango da

Gipuzkoako bandera Sevillara joango da

Markel Olano diputatu nagusiak Kopako finalean lurraldea ordezkatuko duen Gipuzkoako bandera eman dio Realari.

Gipuzkoako bandera Realarekin Sevillara bidaiatuko duten lurraldeko 88 banderekin batera izango da, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-egoeraren ondorioz Errege Kopako finalean beraien taldearekin egoterik izango ez duten gipuzkoar guztien ordezkari gisa.

Markel Olano diputatu nagusiak, Harkaitz Millan Kultura, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuarekin batera, Jokin Aperribay presidente txuri-urdina eta Angel Oyarzun klubeko presidenteordea hartu ditu foru jauregian, eta Gipuzkoako bandera eman die, apirilaren 3an, Cartuja estadioan, Athetic Clubekin duen zitan, lurraldea ordezkatuko duena.

Realeko presidenteak, bestalde, bandera txuri-urdina eman dio Olanori, datorren asteazkenetik aurrera, foru jauregiko balkoi nagusian egongo dena..

Gaur Donostiara egin duen bisitarekin, Realaren autobus ofizialak Gipuzkoako herri guztietatik egiten ari den bidaia amaituko du; izan ere, herri bakoitzeko banderak jaso ditu, Andaluziako hiriburuan egingo den finalean parte har dezaten.

"Hogeita hamar urte pasa dira azken finaletik eta, tamalez, pandemia global batek eragotzi egin die Realeko zaleei txuri-urdinen final berri bat zuzenean ikusteko aukera, baina realzaleak, modu sinbolikoan bada ere, zuekin egongo gara Sevillan", adierazi du Markel Olanok, eta zorterik onena opa die Realeko ordezkariei.

  

1858