Gipuzkoako Foru Aldundia, Dendartean eta ACCU Gipuzkoa, elkarrekin Crohn eta Kolitis Ultzeratuaren kontra
Gipuzkoako Foru Aldundia, Dendartean eta ACCU Gipuzkoa, elkarrekin Crohn eta Kolitis Ultzeratuaren kontra
Gipuzkoako Foru Aldundia, Dendartean eta ACCU Gipuzkoa, elkarrekin Crohn eta Kolitis Ultzeratuaren kontra
“Beharra daukat-Lo necesito ya” proiektua ia 2.000 saltoki edo bulegotara zabalduko daiteke elkarlanerako hitzarmen honi esker
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Dendartean-Gipuzkoako merkatarien elkarteak eta ACCU Gipuzkoa Crohn eta ultzeradun kolitisaren gaixoen elkarteak, “Beharra daukat” ekimenean elkarlanean aritzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundian bertan, arazo mediku baten ondorioz, premiaz, komunera joan behar duten pertsonei laguntzeko. Maite Peña, Gizarte Politikako Diputatuak, ekimen hau saretzearen garrantzia azpimarratu du: “Horrelako gaitzetan sozializazioa eta gizartearen sentsibilizazioa ezinbesteko dira gaitz hauek dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko”, azaldu du Peña diputatuak eta zentzu horretan, erakundeek egin beharreko bozgorailu lana azpimarratu du.
Crohn eta Kolitis Ultzeratua bezalako osasun arazoak dituzten gaixoek muga asko izaten dituzte bai etxetik ateratzeko edota baita harremanak estutzeko garaian ere eta pertsona hauen bizi kalitatea hobetze aldera hasi du Gipuzkoako ACCU elkarteak, ”Beharra daukat” ekimena. Indarrak batzea, euren arazoa ezagutzera ematea eta ekimenean parte hartzeko prest dauden saltoki edo bulego sarea eratzea lortu dute Gipuzkoan, horrela, premiaz komunera joan behar duen pertsonak saltoki edo denda hauetara, azalpenik eman beharrik gabe, sartu ahal izateko.
Maite Peña diputatuak, sinadura honekin, konpromisoa hartu du Foru Aldundiarekin elkarlanean ari diren elkarte eta egoitza guztietara kanpainaren inguruko informazioa zabaltzeko eta ekimenean parte hartu dezatela eskatzeko.
Dendartean elkarteak ere, bere bazkideei Crohn eta Kolitis Ultzeratua daukaten egoerari buruzko informazioa zabalduko die, “Beharra daukat-Lo necesito ya” proiektuarekin bat egiteko proposamena luzatuz. Dendartean merkataritza elkarteak Gipuzkoako osoko 23 herritako, 22 tokiko elkarte eta bi elkarte sektorial ordezkatzen ditu, guztira 1.400 enpresa alegia.
ACCU Gipuzkoa elkarteak azaldu du gaitza ez dela kutsagarria baina ezerosoa dela pairatzen duten gaixoentzako. Argitu dute beti, aurrez sendagile batek ziurtatu beharko duela bere egoera medikua zein den, eta behin hori egiaztatuta, txartel bat jaso eta ekimenean parte hartzen duten saltoki, bulego edo erakundeetako komunetara sartzeko aukera izango dutela txartela erakutsita soilik, eta azalpen gehiagorik eman beharrik gabe.
“Beharra daukat-Lo necesito ya” ekimenean dagoeneko 173 denda, saltoki edo bulegok hartzen dute parte. Txartela eskuratzeko edo laguntzaile izateko interesa dutenek www.beharradaukat.eus webgunean sartu behar dute; bertan aurkituko dute baita ekimenera atxikituta dauden denda, elkarte edo erakundeen zerrenda ere.
1535