Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundia esklerosi anizkoitzaren alde "busti" da, gaitzaren inguruko sentsibilizazioa zabaltzeko

Gipuzkoako Foru Aldundia esklerosi anizkoitzaren alde "busti" da, gaitzaren inguruko sentsibilizazioa zabaltzeko

Peña diputatuak, Ademgi elkartearekin batera, uztailaren 10ean ospatuko den “Busti zaitez!” kanpainaren XIX. edizioa aurkeztu du

Gipuzkoako foru Aldundia esklerosi anizkoitzaren kanpainaren aurkezpenean

Gizarte politikako diputatuak, Maite Peñak, esklerosi anizkoitzaren aldeko aurtengo “Busti zaitez!” kanpaina aurkeztu du Ademgi -Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkarte-ko presidente María Luisa Ustarroz eta Biodonostia-Donostia ospitaleko esklerosi unitateko neurologia buruarekin, Javier Olaskoaga medikuarekin,  batera. Uztailaren 10ean ospatuko da aurtengoarekin XIX. edizioa duen ekimen solidario hau.

Aurkezpenean gizarte politikako diputatuak horrelako gaitzen aurrean giza-sentsibilizazioak duen garrantzia azpimarratu du: “Ia bat batean agertzen den gaixotasuna da esklerosi anizkoitza, sendabiderik ez duena,  eta batez ere, heldu gazteei eragiten diena. Sendabiderik ez duenez, gaixoen bizi kalitatea hobetzeko, gaitza ahalik eta denbora gehienean kontrolpean mantentzea  da helburu nagusia eta horretarako, eta bitarte horretan gaixoek bizi kalitaterik onena izan dezaten,  ezinbestekoa dira terapiak eta errehabilitazioa. Eta hori eskeintzen dute Ademgi bazalako elkarteek”.  Hirugarren sektoreko elkarteen lana txalotu du Peñak eta esan du “elkarte hauekin egiten den elkarlan honek ahalbidetzen duela baita,  Gipuzkoako Foru Aldundiak   pertsona hauei behar duten arreta espezifikoa eskaintzea ere”.

Gizarte politikako diputatuak aurreratu du datorren uztailaren 10ean, “Bustiko dela” esklerosi anizkoitzaren alde, baina berretsi du aurrerantzean ere bide beretik segituko duela lanean, “gipuzkoarren bizi kalitatea hobetzea delako bere departamentuaren helburu nagusia”.

Ademgiko presidenteak, María Luisa Ustarrozek, jendeari dei egin dio  uztailaren 10ean,  esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde bainua hartu dezaten. Ustarrozek azaldu du, guztira,  Euskadiko 80 herritako hondartza edo igerilekuetan egingo dela aurtengo “Busti zaitez!” ekimena; Gipuzkoako 12 herritan. Ekitaldi nagusia Kontxako hondartzan, ordulari parean, egingo dute eguerdian baina bainu solidarioa hartzeko aukera guztira Gipuzkoako 15 puntu ezberdinetan izango dela argitu du Ustarrozek; besteak beste,  Donostiako hiru hondartzetan eta Ordizian bi puntu ezberdinetan, igerilekuan igandean bertan eta Ordiziako plazan, azoka eguna dela aprobetxatuta,  asteazkenean. Elkarteko presidenteak argi utzi du ekimena solidarioa dela, laguntzea eta gaitzaz kontzientzia hartzea duela helburu bakarra, “ ez dago lehiaketarik ez eta distantzia zehatz bat igeri egin beharrik. Gaitzaren inguruan kontzientzia hedatzea da ekimenaren helburua eta horregatik da horren garrantzitsua, edonor,  gertuen duen hondartza edo igerilekura gerturatzea eta esklerosiaren alde bustitzea”, azpimarratu du. Esklerosi anizkoitza duten pertsonekin lanean aritzen diren elkarteak diruz laguntzeko Katuki Saguyakik diseinaturiko kamixetak ere aurkeztu dituzte gaurko aurkezpenean.

Olaskoaga medikuak gaitzaren inguruko datuak eman ditu: ” Gipuzkoan 700 pertsonek dute esklerosi anizkoitza; Euskadin 2.500 lagunek. Eta are deigarriagoa dena, estatuan 5 orduro esklerosi kasu berri bat diagnostikatzen da”, esan du. “Heldu gazteei eragiten die batez ere, 18 eta 35 urtekoei bereziki, eta gizonei baino,  emakumeei gehiago”, azaldu du neurologia unitateko arduradunak.” Sozialki eragin handia duen gaitza da, gaitz kronikoa, gaixoen bizi kalitatean eragin zuzena duena eta trafiko istripuen atzetik, pertsona gazteengan desgaitasun kasu gehienen arrazoia”, azpimarratu du.

Uztailaren 10eko ekimen solidarioan bustitzeko deia luzatu du Ademgik, baina bide batez eta gaiak sare sozialetan oihartzun gehiago izan dezan, “Mójate2016” hashtag-a erabiltzeko ere. 

  

2213