Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,3 milioi euroko lanak egin ditu GI-627 errepidean Eskoriatzan

Foto Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,3 milioi euroko lanak egin ditu GI-627 errepidean Eskoriatzan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,3 milioi euroko lanak egin ditu GI-627 errepidean Eskoriatzan

Lete auzora eta kanposantura doan errepidea konpontzeko lanak lizitaziora atera dira eta otsailerako amaituta egotea espero da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,3 milioi euroko lanak egin ditu GI-627 errepidean Eskoriatzan

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatua Eskoriatzako alkate Joxe Ramon Zubizarretarekin bildu da azken hilabeteetan herrian egin diren eta egitekoak diren lanen inguruan hitz egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,3 milioi euroko lanak egin ditu GI-627ean.

 Neguko euriteen eraginez, errepidearen azpitik Bolibar erreka kanalizatzen duen hodia apirilean puskatu ondoren emergentziazko jardunaldia egin zen GI-627a berriz trafikoari zabaltzeko. Bi hilabete eta erdi iraun zuen obrak eta 800.000 euro inguruko kostua izan zuen.

Trafiko handia duen errepidea da GI-627a, eta hasieratik, bide hori moztuta edukitzearen garrantziaz jakitun, gure baliabide guztiak jarri genituen lehen bai lehen konpondu eta berriro trafikoarentzako zabaldu zedin. Hala ere, puskatutako hodiak Lete auzora eta hilerrira doan errepidea ere moztu zuen eta nahiz eta gure nahia bide hau ere azkar konpontzea den, ezin izan da emergentziazko prozedurarekin egin. Hala ere, laster hasiko dira lanak eta otsailerako amaituta egotea espero da, azaldu du Aintzane Oiarbide diputatuak. Lete auzorako bidearen konponketa lanak 150.000 euroko aurrekontua dute.

Negu eta udaberriko euriteek kalte gehiago ere eragin zituzten zonaldean. Aretxabaletatik Eskoriatzara doan bidegorrian lur-jausia egon zen Martxoak 27an eta bidegorria erabat itxi. Hasierako emergentziazko jardunaren ondoren bigarren jardun bat egingo da ezponda guztia estabilizatu eta sare eta buloiez josteko. Bi jardunek 500.000 euroko aurrekontua dute eta maiatzerako amaitzea espero da.

Bilera amaitu aurretik Bide Azpiegituretako diputatuak GI-627 an, Fagor Ederlan parean, Aldundiak egingo duen oinezkoentzako proiektua aurkeztu du. Torrebaso industriagunea, Arizmendi ikastola eta fagor-Ederlan enpresako ikasle eta langileek garraio publikoa erabiltzeko aukera izan dezaten, noranzko bakoitzean autobus geltoki bat aurreikusten du proiektuak, trafikoa baretzeko uhartetxoak eta semaforoa. Aldi berean oinezko zein bizikletentzako bidegorriarekin konexio bat aurreikusten dugu.

Jardun honek 158.000 euroko aurrekontua dauka eta 8 asteko epea. Obra adjudikazio fasean dago eta urte bukaerarako bukatuta izatea aurreikusten da.