Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Gordailuko funtsak guztion eskura daude Euskadiko eta Europako museoetara lagatzen dituen piezei esker
Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Gordailuko funtsak guztion eskura daude Euskadiko eta Europako museoetara lagatzen dituen piezei esker
Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Gordailuko funtsak guztion eskura daude Euskadiko eta Europako museoetara lagatzen dituen piezei esker
Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordean egin duen agerraldian, Gordailuari buruz informazioa eman du
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroleko diputatu Goizane Álvarezek adierazi du Gordailua ez dela museo bat, baina ezta biltegi bat ere. Gordailua baliabide zentro bat baino gehiago da; izan ere, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen Aldundia beraren, San Telmo Museoaren, Kutxa Fundazioaren edo bilduma pribatuen funtsak gorde, kontserbatu eta zaintzeko zentro soil bat izateari utziko ziola, ondarearen eta kulturaren inguruko zerbitzuak eta baliabideak ematen hasteko.
«Gordailua gure lurraldearen memoria kolektiboaren zaintzaile da», adierazi du Álvarezek, aipatu ondoren zentroak ez dituela kulturaren altxorrak biltzen soilik, aldi berean bermatzen duelako guztion eskura daudela, piezak lagata museoetara eta aldi baterako erakusketetara, gure ondarea eta kultura ezagutarazten duen keinu eskuzabal batean.
Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordean egin duen agerraldian, Álvarezek batzorde horretako kideak gonbidatu ditu Gordailua bisitatzera eta azaldu du 2017az geroztik Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko funtsak kanpora ateratzen direla eta Euskadiko eta Europako hainbat museotan erakusten direla. Horrela, bere funtsak ezagutzera ematen ditu museoen sarearekin eta beste kultur erakunde batzuekin lankidetzan, hori baita piezen erakusleiho onena. Izan ere, funtsen % 10 inguru museoetan eta aldi baterako erakusketetan erakusten dira, alegia, erakusketa grafikoetako parametroetako ohiko proportzioan. Gainerakoa ez da erakusten hainbat arrazoirengatik, besteak beste, ikerketako edo espazioko arrazoiengatik, gaiagatik, kontserbazio egoeragatik, etab.
Gainera, gogorarazi du Kultura Zuzendaritzak urteroko dirulaguntza deialdia zabalik duela laguntza emateko Gipuzkoa hogeita hamarren bat museo eta erakusketa iraunkorri, eta diruz laguntzen diren proiektu gehienek arreta jartzen dutela kultura ezagutzera ematean, aldi baterako erakusketa eta bestelako kultur jarduerak antolatuta.
Bestalde, adierazi du publikoak Gordailuaren funtsak ikus ditzakeela internet bidez, bisita birtualak baliatuta, eta bisita gidatu presentzialen bidez. Halaber, publiko orokorrarentzako jarduerak egiteaz gain, beren tesiak edo ikerketa-proiektuak egiteko funtsak eskuratzen dituzten ikertzaileen beharrei ere erantzuten zaie.
Álvarezen hitzetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta, zehazki, Kultura Departamentuak ildo berean jarraituko du, Gordailuak jarrai dezan izaten Espainia mailako eta nazioarteko erreferentziako zentroa; eta nola ez, etorkizuneko belaunaldientzako memoria osatzeko egiten dugun ekarpena delako. Gaur egun, Gordailua gure kultur ondarearen kontserbazioari lotuta dago, hori baita Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroaren funtzio nagusia.
Azkenik, adierazi du sortu zenetik hamaika urtera, Gordailuak orain bederatzi biltegi eta hiru gordailu handi dituela, guztira 5.490 metro koadrorekin, 150.000 objektu historiko baino gehiago biltzeko.
1017