Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak Legarretako zubia eraberrituko du Villabonan

Gipuzkoako Foru Aldundiak Legarretako zubia eraberrituko du Villabonan

Otsailean zehar hasiko dira lanak eta lau hilabeteko buruan amaituta egongo dira.

2018/11/22

Bide Azpiegiturako diputatu Aintzane Oiarbide Villabonan izan da eta, Maite Izagirre alkatearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraberrituko duen Legarretako zubia bisitatu eta proiektuaren xehetasuna.

Oiarbidek aurreratu duenez, Diputatuen Kontseiluak onartu berri du zubiaren zabaltze proiektua eta lizitazio fasea martxan jarri da. “Iaz Villabonara egin genuen bisitan alkateak  GI-4571 errepideak Oria ibaia zeharkatzen duen eta SACEMeko bezala ezaguna den zubi honen egoeraren berri eman zigun. Zubiaren zabalera eskasa dela eta ibilgailuak era alternoan gurutzatu behar dute, eta horretaz gain, oinezkoekin ere plataforma bera konpartitzen dute, eta horrek arrisku uneak sortzen ditu”, azaldu du Oiarbidek. “Guk idatzi dugun proiektuaren helburua oinezkoak eta ibilgailuen trafikoa banatzea da, oinezkoentzako bi metroko espaloia ateraz eta bide segurtasuna hobetuaz”.

Gaur egungo zubia 1930eko hamarkadako lehenengo urteetan eraiki zen. Sei pilareetan sostengatzen da, zazpi baoz osatuta dago eta 100 metroko luzera dauka. 5,6 metroko zabalera batean ibilgailuek eta oinezkoek galtzada partekatzen dute, eta horrek egoera arriskutsuak sortzen ditu, batez ere ibilgailu astunak igarotzen direnean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen obrarekin, Villabonako zubiaren taularen alde bakoitzean Corten altzairuzko egitura bana erantsiko zaio, gaur egungo 5,6 metrotako zabalera hori alde bakoitzean 80 zentimetro handituz eta 7,2 metroraino zabalduz. Hau horrela, ibilgailuentzat 3,5 metroko zabalerako galtzada lortuko da eta 2 metroko zabalerako eta baranda batez banatutako oinezkoentzako espaloia. Barandan bertan kokatuko da zubiaren iluminazioa eta Led motako argiak egongo dira zortzi puntutan.

Maite Izagirre, Villabonako alkateak bere poza gertu du eta esker oneko hitzak luzatu ditu. “Gaur guztiok zorioneko gaude datorren urteko udaberrian Legarreta Zubiaren konfigurazio berria Zizurkil eta Anoetarekin modu egokiagoan konektatuko gaituen errealitate moderno eta kalitatezkoa izango da. Eta noski, industria gunearekin konexio hobea izango dugu”.

Proiektua esleipen fasean dago eta, aurreikuspenen arabera, lanak otsailean zehar hasiko lirateke. Lanak egiteko lau hilabeteko epea izango dute. Aurrekontua, berriz, 501.000 eurokoa da. “Sacem enpresak kamioi ugariren joan etorria eragiten du eta oinezko askok erabiltzen dute, baita ere, zubi hori. Guzti horien segurtasuna bermatzeaz gain, gure enpresak bultzatzeko eta haietara iristeko bitartekoak ere jarri behar dira, eta bideak egoera onean edukitzearen garrantziaz jakitun gara”, azpimarratu du Bide Azpiegituretako diputatuak.

  

1407