Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Donostia, 2025eko uztailak 1

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, Donostian gertatutako sexu erasoaren aurrean gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi dio biktimari, baita haren senideei eta gertuko pertsonei ere.
Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, Aldundiak bat egin du Donostiako Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin.
Horrelako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta da, emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra. Emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea, bai eta duintasuna, sexu-askatasuna eta pertsonaren osotasun fisikoa ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean.
Adierazpen honekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Udalak bihar, uztailak 2, eguerdian Alderdi Ederren deitu duen gaitzespen elkarretaratzearekin eta herritarrei ere bat egiteko deia luzatzen die.
3712