Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Donostia, 2025eko otsailak 6.

2025/02/06
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmo eta erabatekoa adierazi nahi du Irungo emakume baten aurkako erailketa matxistaren aurrean. Indarkeria matxistaren adierazpenik muturrekoena eta mingarriena den krimen honen aurrean, gure haserre sakonena eta erabateko gaitzespena adierazten dugu. Onartezina den errealitate baten aurrean gaude, gizarte osoari interpelatzen diona eta erantzun irmo eta argia eskatzen diguna.

Indarkeria matxista ez da gertakari isolatua, sustrai sakonak dituen arazo estruktural baten ondorio latzena baizik. Jarrera, sinesmen eta jokabide jakin batzuek emakumeen aurkako desberdintasuna eta menpekotasuna elikatzen dituzte, eta horren ondorioa da emakumeen aurkako indarkeria. Ezin dugu beste erasorik, beste biktima bat gehiago onartu. Gipuzkoako Foru Aldundiak irmoki berresten du bere konpromiso instituzionala indarkeria matxistaren aurka eta gizarte aske eta berdinzale baten eraikuntzaren alde.

Gertatutakoaren berri izan bezain pronto, Aldundiak Emakumeen aurkako Indarkeriaren Aurkako Erantzun Instituzionaleko Protokoloa aktibatu du eta ezohiko bilera batera deitu du Diputatuen Kontseilua, gertakari honen aurrean bere gaitzespen irmoa adierazteko eta gizartean errotuta dagoen arazo estruktural honen aurka borrokatzeko konpromisoa berresteko.

Era berean, Irungo Udalak deitutako deialdiarekin bat egiten dugu eta Gipuzkoako herritarrei dei egiten diegu gaur arratsaldean, 19:00etan, udaletxearen aurrean egingo den bost minutuko isilunean parte hartzera. Bertan izango da Eider Mendoza, diputatu nagusia. Halaber, diputatu nagusiak bihar, ostirala, 12:00etan foru egoitza guztietan egingo den minutu bateko isilunean parte hartzera deitu ditu Foru Aldundiko langileak.

  

4712