Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak larunbatean 8.700 kultura bonu jarriko ditu eskuragai luraldeko eskualde guztietan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak larunbatean 8.700 kultura bonu jarriko ditu eskuragai luraldeko eskualde guztietan

Kultura bonuak eskuragai

2023/12/02
Goizane Álvarez Kultura Cultura

Goizane Álvarez Kultura diputatua eta Isaac Palencia, Gazteriako zuzendariarekin, Errenteriako Noski liburudendako jabearekin


Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua gaur goizean Errenteriako Noski liburu-dendan izan da, Gipuzkoako 69 dendatan kultura % 40-60ko deskontuarekin erosteko aukera ematen duten kultura bonuen kanpainaren harira.Guztira 8700 kultura bonu egongo dira eskuragai establezimenduetan bertan: 2700 bonu euskarazko produktuetarako, eta, 6000, beste hizkuntzetako produktuetarako.Horretarako, Kultura Departamentuak 80.000 euroko partida bideratu du.

Gaur goizean prentsaurreko bat izan da Errenteriako Noski liburu-dendan -kanpainara atxikitako saltokietako bat-. Álvarez bertan izan da, Isaac Palencia Gazteriako zuzendariarekin batera, eta azpimarratu du kultura bonuak larunbat honetatik -abenduak 2- urtarrilaren 31ra erosi ahal izango direla Gipuzkoako eskualde guztietan, kanpaina honek estrategia bikoitza baitu: kultura produktuen kontsumoa sustatzea eta tokiko eta gertuko saltokien sarea indartzea, bereziki txikiena, eta baita kultura edukien banatzaileen jarduera ere.

Helburua da gipuzkoarrek gertu izatea saltoki bat kultura bonua eskuratu eta liburuak, musika eta ikus-entzunezko produktuak erosteko. Horregatik, kanpaina honetan kultura bonuak banatu dira lurralde orekaren eta establezimenduen tamainaren irizpideen arabera.

“Kultura-bonua martxan jartzen den egun honetan, Noski liburudendara hurbildu gara. Kultura-bonoan parte hartzen duten 69 liburu-dendetako bat da, eta gure etxetik gertu bonuak eskuratzeko aukera ematen digu, kultura oparitu ahal izateko", azaldu du diputatuak, herritarrak bonu horiek lehenbailehen erostera animatu ondoren, azkar agortzen direlako. "Astebetean, aurreko esperientziengatik, kultura-bonuak agortu egin ziren”.

Donostian, 21 liburu-denda atxiki dira. Debabarrenan, 9 denda: Bergaran, Mendaron eta Elgoibarren, denda bana, eta Soraluzen, Eibarren eta Mutrikun, bina liburu-denda. Urola kostan, 8 denda: bi Azpeitian, bi Zarautzen, eta Azkoitian eta Orion bana. Oarsoaldean 7 denda atxiki dira: 4 Errenterian, 2 Pasaian eta bat Oiartzunen. Tolosaldea-Goierrin, 7 denda: 2 Tolosan, 1 Villabonan, 1 Asteasun, 1 Ordizian, 1 Beasainen eta 1 Lazkaon. Buruntzaldean 6 denda atxiki dira: 3 Lasarte-Orian, 2 Hernanin eta 1 Andoainen. Debagoienan, 6 denda daude: Oñatin 4 eta Arrasaten 2; Bidasoan 4 dira: Irunen 3 eta Hondarribian 1; Urola Garaian 2, Zumarragan eta Legazpin bana.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak Gabonen aurretik abian jarri ohi duen Kultura Bonuaren zortzigarren edizio honetan, bi motatako bonuak daude: euskarazko kultura produktuetara bideratutakoak –2.700 guztira–, % 60ko hobariarekin, alegia, 12 euroko deskontua izango dutela 20 eurotik gorako erosketek; eta beste hizkuntzetako artikuluetara bideratutakoak –6.000 bonu–, % 40ko hobaria izango dutenak, 20 eurotik gorako erosketei 8 euroko deskontua aplikatuta. Hau da, 32 eurotik gorako erosketetan, kultura-bonuaren erosleak 20 euro baino ez ditu ordainduko, eta 12 euroko hobaria izango du; eta 28 euroko erosketa batean, 20 euro soilik ordainduko ditu, 8 euro kultura-bonuaren kontua izango baitira, liburuak (testu-liburuak, ikasteko liburuak eta profesionalak izan ezik) eta edozein formatutako ikus-entzunezko produktuak erosteko.

  

1085