Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako zerga bilketa metatua %4,6 hazi da abuztura arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %4,6 hazi da abuztura arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2017an baino 134 milioi euro gehiago batu ditu

2018/09/12

Zerga bilketa metatua %4,6 hazi da Gipuzkoan abuztura arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 3.066 milioi euro batu dira, hau da, 2017an baino 53 milioi euro gehiago. Igoera azaltzen dute, sarreren atalean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), Sozietateen gaineko Zergak, zerga bereziek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ) izandako bilakaera positiboak. Aitzitik, eragin negatiboa izan duten kontzeptuen artean, nabarmentzekoa da BEZaren Estatuarekiko doikuntzak jaitsi izana. 
Ogasun eta Finantza foru diputatu den Jabier Larrañagak ontzat eman du datua, gogoratuz hazkundea 2017 bezalako “ezohiko” urtearekiko dela. “Orduan, Kupoaren akordioa zela eta, sarrera gehigarriak izan genituen, orain ez ditugunak”, gogoratu du. Zerga nagusien bilakaera onean jarri du azpimarra foru arduradunak, nabarmenduz hazkundea “ekonomiaren indartze eta enplegu eta soldaten gorakadaren adierazle dela”. Gehitu duenez, helburua orain “erritmoa mantentzea” da, urte hasieran jarri genituen helburuak betez amaitu ahal izateko. “Bide onetik goaz”, adierazi du. 
Errentaren gaineko zergaren esparruan, lan atxikipenen atalean 63,7 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%6,2). Gora egin dute baita ere ondare irabazien gaineko atxikipenek, 15,2 milioi euro gehiago bildu baitira. Kapital higiezinen gaineko atxikipenak, bere aldetik, 0,6 milioi hazi dira (+%3,4), eta higikorren gainekoak 0,2 milioitan murriztu dira (-0,7%). Honela, PFEZ bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 96,4 milioi gehiago batu dira eta (+%9,3).
Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiak, enpresen irabaziak zergapetzen dituen kontzeptua, 20,5 milioi euro gehiago bildu ditu: sarrera gordinak 6,4 milioi euro gutxitu dira, eta itzulketak 27 milioi eurotan gutxitu dira. Zerga berezian alorrean, Tabakoren Laboreen gaineko zerga 2,6 milioi eurotan hazi da (+%3,5), eta Hidrokarburoen gaineko Zergak, bere aldetik, 7 milioi euro gehiago bildu diru (+%3,4).
Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %7,1 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 58 milioi euro gehiago: 54,4 milioitan hazi dira sarrerak (+%5,4), itzulketak 36 milioitan igo (+%9,1) eta lurraldeko arteko doikuntzak 39,5 milioitan hazi dira (+%19,9). 

Eranskinak:

  

2451