Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea GK Green Fashion Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren bigarren edizioa egin da Moda Astearen seigarren edizioaren barne

GK Green Fashion Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren bigarren edizioa egin da Moda Astearen seigarren edizioaren barne

Asensio: “Moda jasangarriaren sektorea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren arteko aliantzaren gakoa da"

2018/05/03

José Ignacio Asensio: “Moda jasangarriaren sektorea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren arteko aliantzaren gakoa da. Gipuzkoak oso sentsibilizatuta dauden herritarrak, diseinatzaile esperientziadunak, prestatutako industria eta alor horretan lan egiten duten elkarteak ditu. Beraz, Gipuzkoak jasangarritasuna ikur duen lurralde bihurtzeko osagai guztiak ditu”.

Gaur goizean hasiera eman zaio Moda Jasangarriaren bigarren edizioari, GK Green Fashion moda jasangarriaren Gipuzkoako klusterrak sustatutako ekintza. Kluster hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sortu du eta dagoeneko Gipuzkoako 14 eragile dira moda jasangarriaren alde lanean dihardutenak.  Jardunaldi honetan hitzaldiak eta tailerrak egin dira Tabakalerako laugarren solairuan Donostia Festival Moda Astearen seigarren edizioaren barne.

Edizio honetan, ehungintzako bost proiekturen hitzaldiez eta ohiko tailerrez gain, erakusketa gune bat eta ‘slow beauty’ gune bat ere izango dira. Gemma Gómez (Slow Fashion Next-en sortzailea) eta izen handiko markak eta entitateak, besteren artean, Skunkfunk, Ekomodo (EkoRec), Ternua, AEG Ikastetxea eta Emaús, buru dira sektore profesionalari eta publiko orokorrari zuzendutako programa batean. Eta horri guztiari hamaika markek osatutako erakusketa bat gehitu zaio, horien artean nabarmentzekoak Bioterra, Amarenak, Erika Gómez, Ane San José, Telarista Urbana, Fanny Alonso, Tytti Thusberg edo Akukuna.

Ingurumeneko Diputatuak Jardunaldiari hasiera eman dio eta nabarmendu du moda jasangarriaren sektorea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren arteko aliantzaren “gakoa” dela. “Gipuzkoak oso sentsibilizatuta dauden herritarrak, diseinatzaile esperientziadunak, prestatutako industria eta alor horretan lan egiten duten elkarteak ditu. Beraz, Gipuzkoak jasangarritasuna ikur duen lurralde bihurtzeko osagai guztiak ditu”, gaineratu du.

Ehungintza jasangarriaren tailerrek festibalaren esparruan “Slow Fashion” gaiaren inguruan kontzeptuak eta kultura garatzeko helburua betetzen dute. Ingurumeneko Diputatuak baieztatu du GK Green Fashionek balioa eman nahi diola “Slow Fashion” modari, egungo “Fast Fashion” kontsumo ereduen aurrean Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren bitartez. “Hau da, garrantzia eman nahi zaio ingurumena errespetatzen duten moda jasangarriari, nolanahi ere, gure diseinatzaile gipuzkoarrak aspilditik ari dira lanean eremu horretan eta gure zeregina da lan hori agerian jartzea, baliabideen kontsumo jasangarriaren inguruko sentsibilizazioa sortzea, modarekikoa barne, eta eredu ekonomiko berri bat sustatzea, gure diseinatzaileentzat baliagarria izango dena”, adierazi du Ingurumeneko Diputatuak.

  

1142