Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Gnat Zinema hedatu egingo da udalerri gehiagorekin, jarduera berriekin eta publiko desberdinentzat

Gnat Zinema hedatu egingo da udalerri gehiagorekin, jarduera berriekin eta publiko desberdinentzat

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren II. edizioa aurkeztu du. Erakustaldia maiatzaren 10etik 20ra bitartean egingo da Gipuzkoako bederatzi udalerritan

Foto Gnat Zinema hedatu egingo...

José Ignacio Asensio: «Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, aurten gaiak dibertsifikatu ditugu, egoitzak zabaldu ditugu eta estreinaldi nazionalak lortu ditugu» «Hamarkada erabakigarri batean gaude aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko, eta garaia da ingurumenarekiko  sentsibilizazioa berpiztu eta gure gizartea irizpide iraunkorren arabera berreraikitzeko»

Harkaitz Millán: Kultura Departamentuak laguntza eman nahi dio Naturaldia proiektuari, sorkuntza, kasu honetan ikus-entzunezkoari lotutakoa, sentsibilizazio eta dibulgazio tresna indartsu bat delako

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren II. edizioa aurkeztu du. Erakustaldia maiatzaren 10etik 20ra bitartean egingo da Gipuzkoako bederatzi udalerritan. Gipuzkoa Naturaldia publiko guztiei zuzendutako ekitaldi eta baliabideen programa bat da, oro har naturarekiko harremana eta, bereziki, Gipuzkoako naturarekiko harremana bultzatzera bideratutakoa, eta Gnat Zinema ekimen horren parte da. Zinema erakustaldi honen helburua gertuen dagoen naturaren kalitatea zabaltzea da, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakonduz.  Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azpimarratu duenez, «hamarkada erabakigarri batean gaude aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko, eta garaia da ingurumenarekiko  sentsibilizazioa berpizteko eta gure gizartea irizpide iraunkorren arabera berreraikitzeko kontzientzia kolektiboa indartzeko».

GNAT Zinema zabaltzea: egoitza berriak eta estreinaldiak

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak azpimarratu duenez, ekimenak iaz izandako arrakastaren ondoren (1600 ikusle baino gehiago zenbatu ziren), aurten gaiak dibertsifikatu, egoitzak gehitu eta estreinaldi nazionalak lortu dira.

Iaz Gnat Zinemaren egoitza izan ziren Gipuzkoako zortzi udalerriei (Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Zumaia) aurten Zumarragako udalerria gehitu zaie, bi kokalekurekin: Zelai Arizti Zinema eta Antigua ermita.

 Horrela, 9 egoitza horietan naturarekin lotutako 10 film proiektatuko dira: Mama, Salvajes, Animal, Panteras, Lo que el Pulpo me Enseñó, The Magnitude of All Things, De Quijotes y Semillas, Journey to Utopia, Urak aske, eta La Vida Secreta de los Árboles

Asensio foru diputatuak nabarmendu du erakustaldia osatzen duten film eta dokumentalak kalitate handikoak direla, eta bi estreinaldi nazional nabarmendu ditu, Animal eta Salvajes. Animal filmak bi gaztek espezieen biodibertsitatearen galerara egindako ulermen-bidaia kontatzen du eta bere zuzendariak, Cyrik Dion, 2016an dokumental onenaren Cesar saria jaso zuen lan horregatik. Eta Salvajes filmak, Alex Galán zuzendari asturiarraren lanak,  Asturiasko otsoaren errealitatea irudikatzen du fikzioa eta errealitatea nahasten dituen dokumental horretan.https://karmafilms.es/manana-gana-premio-cesar-del-cine-frances-al-mejor-documental-del-ano /

Coopera Congo Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat funtsak biltzeko familia-plogginga

Pablo de la Chica zuzendariaren Mama film labur dokumentalaren protagonista  den Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde dirua biltzeko, familia-plogging bat antolatu da Higer itsasargian maiatzaren 22an. Film horrek dokumental onenaren Goya saria lortu zuen azkeneko edizioan.  Ploggingaren helburua da hiru kilometroko ibilbidea egitea, zaborrak biltzeko eta ingurumena babesteko sentsibilizazioan sakontze aldera. Ibilaldiaren aurretik jolasak, birziklatzeari buruzko zozketak eta aurrez berotzeko baliagarri izango den zumba klasea antolatu dira, eta plogginga amaitu ondoren, aperitibo bat emango zaie parte-hartzaile guztiei; halaber, pisatu egingo da bildutako zaborra. Izena emateagatik 5 euro kobratuko dira eta horrela bildutako dirua Coopera Congo GKErentzat izango da. Erakunde horrek Lwiro-ko primateen errehabilitazio zentroa kudeatzen du, eta zentro horren arduradunak eta zaintzaileak dira protagonistak Gnat Zinema 2022 irekiko duen MAMA dokumentalean.

Ikastetxeetarako proiekzioak

Aurtengo edizioaren esparruan, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako naturari buruzko zinema-proiekzioak antolatu dira Gnat Zinemaren egoitza diren udalerrien lankidetzarekin. Lexeia Larrañagaren eta Alexander Gutierrezen Natura Bizia dokumentala proiektatuko da; zuzendari horiek proiekzioetan parte hartuko dute, ikasleekin kontzientziazio-hitzaldiak egin ahal izateko. Horrela, Natura Bizia 12 ikastetxetan proiektatuko da, 1.000 ikasle baino gehiagorengana iritsiz. Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, «ikus-entzunezkoa tresna bikaina da gazteen interesa erakartzeko, eta Natura Bizia dokumentala eta bertan parte hartzen duten zuzendari gazteak estimulu ezin hobea dira ikasleen errespetua eta sentsibilizazioa pizteko ingurunea zaintzeko ahaleginean. Gazteei planeta zaintzen irakastea etorkizunean inbertitzea da»

II. Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren Erakustaldian Harkaitz Millanek zuzendutako Kultura Departamentuak ere parte hartuko du; zuzendariak esan duenez,  «Kultura Departamentuak laguntza eman nahi dio Naturaldia proiektuari, sorkuntza, kasu honetan ikus-entzunezkoari lotutakoa, sentsibilizazio eta dibulgazio tresna indartsu bat delako. Natura ingurunearekiko errespetua eta iraunkortasuna bultzatzea partekatzen dugun zeharkako helburua da».

II. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema  Erakustaldiaren -Gnat Zinema 2022- saio guztietarako sarrerak DOAKOAK izango dira, eta sarrerak erosi ahal izango dira egoitza bakoitzaren ohiko bideak erabiliz edota esteka honen bidez, non saio bakoitzeko sarrerak nola eskuratu azaltzen den: https://gip.eus/sarrerak

 

  

167