Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gobernantza Irekia eta Kolaboratiboaren inguruko on line unibertsitate formakuntza

Gobernantza Irekia eta Kolaboratiboaren inguruko on line unibertsitate formakuntza

Administrazio publikoetako langileei zein herritarrei zuzendutako ekimena da, eta 120 eskola-ordu dauzka

Gobernantza Irekia eta Kolaboratiboa Unibertsitate Formakuntzaren lehen edizioa jarri dute martxan elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko departamentuak, Bergarako UNEDek, eta Globernancek (Gobernantza demokratikoko institutuak). Legealdi honetan Aldundiak hainbat ekimen jarri ditu martxan gobernantza berrian eta etikoan sakontzeko: Etorkizuna Eraikiz, Erakunde Zuzentasuneko Sistema, Herritarren Partaidetzarako Foru Araua berritzea eta eguneratzea, edota Gobernu Oneko Foru Araua, une hauetan jendaurreko tramitean dagoena. Formakuntza akademikoren ikuspegitik, horiek guztiak osatzea da gaur aurkeztutako ekimenaren helburua.

Edukiaren inguruko xehetasunak eskaini dituzte gaurko agerraldian Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak, Iñaki Esparza Bergarako UNEDeko zuzendariak, eta Juanjo Alvarezek –Formakuntzaren zuzendaria, Daniel Innerarityrekin batera-. Azpimarratu dutenez, Formakuntza osatzen duten ikasgaiek gobernantza berriaren inguruko ikuspegi globala eskainiko dute, dimentsio teorikoa zen aplikazio praktiko zehatzak kontuan hartuta. Hori guztia, Gipuzkoan abian dauden esperientziei eta marko instituzionalari egokituta –horien artean, Erakunde Zuzentasuneko Sistemaren, edo Etorkizuna Eraikiz gobernantza kolaboratiboko dinamikaren azterketa sakona-. 

Azaroaren 26tik apirilaren 8ra bitarte emango da unibertsitate Formakuntza, eta 120 eskola-ordu edukiko ditu –aste bakoitzeko 7 ordu eta erdi-. Urriaren 15ean zabalduko da izena emateko epea, eta azaroaren 15ean amaitu. Zazpi modulutan egituratzen da programa, horietako bakoitzak hainbat gai jorratzen dituelarik: adibidez gobernantzari lotutako erronkak gizarte demokratikoetan, gobernantzari lotutako eredu politiko berriak, erakundeen egitekoa, demokrazioaren administrazioa, gobernu irekia eta gardentasuna, interakzio publiko/probatuaren dimentsio etikoa eta juridikoa, gobernu erlazionala eta herritarren partaitzetza, ustelkeriaren aurkako jarduna, kudeaketa pubikoaren finantza jasangarritasuna, komunikazio politikoa, edo kontratazio publikoaren dimentsioa, besteak veste.

Foru Aldundiko langileei, eta haien etorkizuna fori, tokiko edo erkidego mailako administrazioetara bideratu nahi duten pertsonei doa zuzenduta, baina baita eguneroko jardunean foru erakundearekin interakazioa duten pertsona guztiei –lizitatzaileak, diru laguntzak jasotzen dituzten elkarteak…- eta, oro har, herritarrei ere, Gobernanza.asmoz.org webgunean eman daiteke izena. Bertan topatu daiteke informazio guztia ere.

Maila eta ospe handiko irakasleen eskutik eskainiko da gaur aurkeztutako unibertsitate Formakuntza. Zazpi adituk egiteko bikoitza edukiko dute: irakasle lanak gitea, eta modulu bakoitzaren koordinazioa eramatea. Haien aholkupean, hamabost irakasle baino gehiagoren ekarpen akademikoak eta praktikoak txertatuko dira, dimentsio punliko eta probatua zein akademikoa eta profesionala uztartuz: haien artean daude Alvarez bera, Daniel Innerarity, Ignacio Aymerich, Rafael Jiménez Asensio, Mikel Cabello, Ander Errasti, Cristina Astier edo Xabier Barandiaran.

Imanol Lasak adierazi duenez, formakuntzak “sekulako garrantzia” dauka Gipuzkoa finkatzen ari den, eta Aldundia bera bere antolaketan “pixkanaka” ezartzen ari den gobernantza eredu berriaren barruan. “Gero eta testuinguru konplexuagoa dugu, eta gizartea gero eta zorrotzagoa da. Argi daukagu erakundeok gure burua birpentsatu behar dugula, gizarteari ekarpen positiboa egiteko, Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egiten laguntzeko, eta balioa sortzeko. Zerbitzu publikoa eraldatu behar dugu, eta horretarako ezinbestekoa da erakundearen langileak, eta erakundearekin interakzioa edukiko duen gizartea trebatzea, teorikoki eta praktikoki”.

Haren esanetan, Etorkizuna Eraikizen barruan martxan dauden proiektuak arrakastatsuak izan daitezen, beharrezkoa izango da erakundea osatzen duten guztiek lan egiteko modu berria “barneratzea” eta herritarrak inplikatzea. “Gardentasuna, irekitasuna, berrikuntza, elkarlana, talentua… oinarrizko gaitasunak izan behar dira bai Aldundiaren etorkizuneko diseinuaren barruan eta eguneroko jardunean, eta baita lurraldea eraikitzeko prozesu partekatuan ere”, azaldu du, gaineratuz Aldundiaren asmoa dela antzeko formakuntza ekimenak martxan jartzea “Gipuzkoako beste unibertsitateekin”. 

“Berritzailea”

Bere aldetik, Bergarako UNEDeko zuzendari Iñaki Esparzak “ilusioz beterik” hartu du unibertsitate Formakuntza “berritzaile hau”. “Gure inguruko komunitatearentzat eta, zehazki, Gipuzkoarentzat baliagarriak izatea da gure xedea, kulturaren sustapenean eta profesionalizazioan eraginez. Hori horrela, gogo handiz parte hartu dugu proiektu honetan. Irakasle bikainak eta zona handiko profesionalak edukiko ditu formakuntzak, eta zalantzarik ez dugu, haien eskutik, ikasleek gobernantza irekiari eta kolaboratiboari lotutako ezagutza guztiak eskuratu ahal izango dituztela, Gipuzkoaren izateko eta egiteko moduetara egokituak”.

Aurrez aurreko hiru saio egongo badira ere, 120 eskola orduak on line metodologiaren bitartez emango dira. Ikasleek eskura edukiko dituzte edukiak eta beharrezko ikusentzunezko materiala, “Asmoz Fundazioak gure eskura jartzen duen plataforma birtualaren bitartez”. Modu horretan, ahalbidetuko da “une hori” ikasleek “aktiboki hausknartzea garatutako gaien inguruan, eta interakzio estua edukitzea irakasleekin 24 ordutan, martxan jarriko diren foroen bidez, bien arteko harremanak sendotuz, era bat-bateko eta gertukoan”, esan du Esparzak.

Azkenik, Juanjo Alvarezek aditzera eman duenez, “edozein esparrutako administrazio publiko baten zerbitzupean daudenek aukera ona dute Formakuntza honetan Gobernu Onaren eta Zuzentasun Instituzionalaren inguruan ikasteko eta sakontzeko. Izan ere, arlo horiek dagoeneko eslogana izateari utzi diote, eta funtsezko elementuak dira gaur egun guntzio publikoan”. Halaber, erakunde publikoetan lan egiteko hautapen probetan parte hartzeko asmoa dutenek ere “ezagutza teoriko eta praktiko garrantzitsuak eskuratu ahal izango dituzte aitzindaria eta berritzailea dugun ekimen honen eskutik”.

Haren esanetan, gobernantza irekia eta kolaboratiboan sakontzea da gaur egun erakunde publikoek mahai gainean duten erronka handienetako bat. “Gero eta garrantzi handia da jartuko du arlo horrek, eta interesa duen edonork, araugintzari, hausnarketari edo erakundeen proiektuei lotutako material baliagarriak topatuko ditu Formakuntzaren bitartez”.
  

1677