Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gobernu espainiarra ez da egoerak eskatzen duen maila ematen ari Kataluniari dagokionez, kritikatu du Olanok

Gobernu espainiarra ez da egoerak eskatzen duen maila ematen ari Kataluniari dagokionez, kritikatu du Olanok

Eskari demokratikoei erantzun judiziala ematen ari zaiola deitoratu du eta, bere ustez, gaurko polizia operazioak “arazoak sakontzek” bakarrik balio du

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, gogor kritikatu du Guardia Zibilak Kataluniako erakundeen kontra gaur goizean egin duen “neurririk gabeko” sarekada, datorren urriak 1eko autodeterminazio erreferenduma oztopatzea helburu. “Gobernu espainiarra ez da egoerak eskatzen duen maila ematen ari Kataluniari dagokionean, kontua eskuetatik ihes egiten ari zaio eta gaurkoa bezalako jokaerek arazoan sakontzeko bakarrik balio dute”, deitoratu du.

            Olano “oso kezkatuta” agertu da Katalunian bizi diren tentsio uneen aurrean, eta Gobernu espainiarra egin du egoeraren erantzule. Bere ustetan, Madrilgo exekutiboa “neurri judizial eta polizialen” bitartez ari zaio erantzuten Kataluniako herriaren aldarri demokratikoei. “Kataluniak elkarrizketa eta irtenbide politikoak behar ditu, ez bere erakundeen aurkako sarekada polizialak”, salatu du foru arduradunak. Azkenik, diputatu nagusiak Kataluniako herriari bere babesa berretsi dio: “Erabakitze eskubideari eta demokraziari hesiak jartzea ez da inoiz izan irtenbidea. Hori dela eta, Gipuzkoak bere babes eta sostengu osoa adierazi nahi dio Kataluniako herriari eta bere ordezkari politikoei. Zuekin gaude bide honetan”.

  

1202