Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Goi mailako 300 igerilaritik gora lehiatuko dira Ordizian

Foto Goi mailako 300 igerilaritik gora lehiatuko dira Ordizian

Goi mailako 300 igerilaritik gora lehiatuko dira Ordizian

Euskal Herria eta Estatu Espainiarreko taldeez gain, 9 herrialdetako igerilariak hartuko ditu lehiaketak: Hungaria, Serbia, Italia, Japon, Errumania, Frantzia, Andorra, Venezuela eta Nikaragua.

Goi mailako 300 igerilaritik gora lehiatuko dira Ordizian
  • Tartean dira Evelin Verrazsto hungariarra; Lidon Muñoz, Jessica Vall, Simone Geni eta Mateo Milli aurreko edizioetan podiumak; Caba Siladji serbiarra;  Italiatik Francesca Fangio; edota Japonetik Yasunari Hirai.
  • Espainiako Absolutu mailako 8 txapeldunek hartuko dute parte.
  • Goizane Alvarez Kirol Foru zuzendariak, proba honen balioak azpimarratu ditu,  froga antolatzen urtez urte egin den lana ere goraipatu du.
  • Lau modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak, 50 eta 100 metrokoan tximeletan,

Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketaren XXXVII. edizioa ate joka da. Abenduaren 29an ospatuko da Ordiziako Majori kiroldegian. Ordizia Igeriketa Taldea buru belarri ari da programazioa itxi eta lehiakideen agendak uztartzeko.

LEN (Ligue Européene de Natation) egutegiaren barruko txapelketa honek, goi mailako igerilariak batuko ditu Ordizian urteko azken igandean. Aipatzekoa den datu garrantzitsua: Espainiako Absolutu mailako 8 txapeldunek hartuko dute parte.

Parte-hartzaileen artean, hain zuzen, beste hainbaten artean, bertakoak: Euskal Herriko Selekzioa eta lurraldeko talde gehientsuenak, hala nola, Nafarroako Anaitasuna eta Amaya, Arabako Judizmendi, Bizkaiko Getxo eta Gipuzkoako Bidasoa XXI eta Tolosaldea.

Aipatzekoa ere, Sant Andreu Espainiar Estatuko igeriketa talde garrantzitsuenak hartuko duela parte. Baita CN Gredos San Diegok ere, gaztetxoen mailan Estatuko talde indartsuena. Ordizia Igeriketak nabarmendu du ere CN Barcelonaren eta Mediterrani-ren parte-hartzea eta CN Nados Castellon taldearen estreinaldia lehiaketan.

Atzerritarren artean 9 herrialdetako igerilariak hartuko ditu lehiaketak: Hungaria, Serbia, Italia, Japon, Errumania, Frantzia, Andorra, Venezuela eta Nikaragua.

Ordizia Igeriketa Taldetik adierazi dute Estatuko igerilari hoberenak Ordizian izango direla abenduaren 29an jokatuko den txapelketan: “Atzerriko igerilarien maila duela bi urtekoa edo are hobea izango da, eta Estatuko igerilarien maila nabarmen igo da, hein batean, txapeldunen presentziagatik, horietako batzuk txapelketan estreinatzen baitira” esan dute antolatzaileek.

Horien artean, Evelin Verrazsto hungariarraren izena nabarmendu genezake. Bera Europako txapelduna da eta 4 olinpiadatan hartu du parte. Aurreko edizioan hainbat garaikur lortu dituzten Caba​ ​Siladji txapelduna gizonezkoen artean (Europako txapelketan domina ere) edota  Lidon Muñoz emakumezko garailea, eta baita bigarren postuak lotutakoak ere: Simone Geni gizonezkoetan eta Jessica Vall emakumezkoen artean.

Bertaratuko dira, beste hainbaten artean, Italiatik Francesca Fangio, Europako 4. postua eta Italiako errekorra izan duena, edota Japonetik Yasunari Hirai, ur zabaletan distantzia luzeetan aditua. Nabarmentzekoak ere Natalia Foffi eta Sara Morotti Italiarrak, kristian Lakatos Serbiarra, Karla Abarca Nicaraguarra, Ernesto Crox Acuña eta Cristian Quintero Olimpiar venezuelarrak eta Espainiar Estatuko, Adrian Curbelo, Sergio Ortega, Paloma de Bordons, Carles Coll, Alba Gillamon, eta Maider Redin Donostiarra.

Lau modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak, 50 eta 100 metrokoan tximeletan, bizkar, bular eta estilo librean eta 100 eta 200 metrokoan. Atal bakoitzean gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira. Igeriketa egokituak bere lekua izango du aurten ere Gabonetako txapelketan. Bertan izango dira Iñigo Llopis, Nahia Zudaire, Richard Oribe, iker Aizpuru eta Ordizia Igeriketa Taldeko Markel Iglesias

 

Euskal Herriko Igeriketa Txapelketarik garrantzitsuena

Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da Gabonetako Nazioarteko Txapelketa, eta Espainiar estatuko garrantzitsuenetakoa. 1983tik jokatzen da, eta dagoeneko 5.300 igerilaritik gora izan dira bertan parte hartu dutenak, horietako asko olinpikoak izatera ere iritsi direnak.

Francisco Jose Gonzalez “Txesko” Ordizia Igeriketa elkarteko kidearen esanetan, 300 igerilari inguruk hartuko dute parte. Aurten ere, eta urtero bezala, bakarkako gizonezko zein emakumezko sailkapen bat egongo da, “FINA taula” erabiliz lortutako puntuazioaren araberakoa. Sailkapen orokorrean finaletako emaitzak bakarrik hartuko dira kontuan. Lehen hiru sailkatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra jasoko dute. Horrez gain, lehen sailkatuak 1.500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.000 euroko saria eta hirugarrenak 500 eurokoa. Euskal Herriko igerilarien artean puntuaziorik altuena lortzen duen igerilariak 300 euroko saria jasoko du.

 

Ordizia y Goierri, igeriketaren erreferente

Txapelketa abenduaren 29an izango bada ere, abenduaren 26tik aurrera Goierrik oso gertutik biziko du igeriketa, hainbat taldek aste hori aprobetxatuko baitute neguko stage teknikoa egiteko. Txapelketan parte hartuko duen igerilari kopuru handia dela-eta, bigarrenez, entrenamendu saioak Ordiziako Majori kiroldegian eta Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian izango dira, abenduaren 26etik 30era.

Gabonetako Txapelketari esker nazioarteko eta munduko igerilaririk onenetakoak Ordizian eta Goierrin batuko dira eta txapelketa igeriketaz gozatu ahal izateko aukera bikaina izango da.

Mikel Gaztelumendi Gipuzkoako Igeriketa Federazioko presidenteak orain arte egin duten lan ona errepikatzen jarraitzera gonbidatu antolatzaileak, eta erakundeak ere halako txapelketa batek eskatzen dituen instalazioetan inbertitzera animatu ditu.

Ordiziako Kirol zinegotzi Jon Caballerok, berriz, aipatu du Ordizian kirolak indar handia duela eta horren adibide dela federatu gehien dituen Gipuzkoako herria dela: “Igeriketak ere beti izan du indarra eta guretzako ohore bat da halako txapelketa garrantzitsuak herrian hartzea. Azkenean, Gipuzkoa mailako ekitaldi bat da eta oso harro gaude herriko igeriketa taldetik sortutako lehiaketa bat delako. Eskerrak ere eman nahi dizkiogu, bai Foru Aldundiari eta baita igeriketa taldeari ere, azken finean badakigulako nazioarteko igerilariak Ordiziara ekartzeak sortzen duen erronka handia dela, eta hori ondo baino hobeto gainditzen da urtez urte. Bestalde, txapelketa bereziki garrantzitsua da bertakoek aukera dutelako puntako mailako igerilariekin aritzeko, eta, azkenean, ordiziarrentzako eredu diren igerilariak alboan izateak motibazioa sortzen du eta igeriketa taldearen harrobia oraindik eta indartsuagoa izatea ekartzen du”.