Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ostiral honetan Gordailuak ateak zabaltzen ditu Donostian aurkitutako tinak erakusteko

Ostiral honetan Gordailuak ateak zabaltzen ditu Donostian aurkitutako tinak erakusteko

Ostiralean ere Paleontologiako piezak ikusi ahal izango dira “Buru-hezur kaskagogorrak” izeneko bisitan.

2018/10/23

Ostiral honetan Gordailuak ateak zabaltzen ditu Donostian aurkitutako tinak erakusteko

Gordailuak hilabeteko azkeneko ostiraletan gai desberdin baten inguruan bisita gidatuak eskaintzen ditu. Oraingo honetan tinak erakusteaz gain, Paleontologiako piezak ikusi ahal izango dira  “Buru-hezur kaskagogorrak”  izeneko bisitan

Ondare Bilbuma Zentroak web berria egin du euren fondoak behar bezala erakusteko. www.gordailua.eus

Ostiral honetan Gordailura bisita gidatua antolatu da paleontologiako piezak ikusi ahal izateko. “Buru-hezur kaskagogorrak”  izeneko bisitan Paleontologiako piezak ikusi ahal izango dira. Bertan Mutrikuko Kiputz leize zuloko bisontearen buru-hezurra erakutsiko da, bai eta hartza batzuena eta beste zenbait animaliarena ere. Bide batez, Donostian aurkitutako XVI. mendeko tinak etorri berriak ere ikusi ahal izango dira, egokitze fasean daude eta.

Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bildumen zentroa da. 2011n zabaldu zen zerbitzua da lurraldeko ondasuna gordetzeko eta erakusteko, eta oraingo eta geroko belaunaldientzat iraunarazteko helburuarekin. Gaur egun, 60.000 objektu baino gehiago biltzen dira bertan: arkeologikoak, etnografikoak, historikoak, artistikoak, etab.

Bisita gidatu honen helburua da interesatueei aukera ematea pieza bakoitzak zentrora iristean egiten duen ibilbidea eta kontserbazioa bermatzeko erabiltzen diren prozedurak ezagutzeko, hilabetero gai desberdin bati lotutako objektuak erakusten.

Bisitak hilabeteko azkeneko ostiraletan dira, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz. Eta taldea osatuz gero, bisitaldia beste ordu batean edo asteko beste egun batean ere izan daiteke, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez.

Interesatuek izena eman dezakete 943 555 520 telefonora deituz edo gordailua@gipuzkoa.eus helbidera idatziz. 

Web berria

Ondare Bilbuma Zentroak web berria egin du euren fondoak behar bezala erakusteko. Helbidea da: www.gordailua.eus

Bestalde, Gordailuko obrak ikusgai daude erresoluzio handian Google-eko Arts&Culture Plataforman. Honela, herritarrek Aldundiko, San Telmo Museoko, Jaurlaritzako, edota beste erakunde publiko eta pribatuek Gordailuan dituzten piezak ikusteko aukera dute erresoluzio handian

“Hasieratik gure eginahalak Gordailua publikoari irekitzekoak izan dira. Hemendik aurrera, Googleren street view sistemarekin Gordailuan normalean bisitatu ezin diren biltegiak ere jendearen esku geratuko dira. Horrela eraikinean barrena ibiliko gara kamera baten ikuspegiarekin, gure ordenagailu, tablet edo mugikorraren bidez instalazioak eta altxor bat edo beste ikusteko gai izango garelarik”, azaldu du Itxasok

Gordailuren aurkezpena zazpi erakusketaren eskutik dator:

Gordailua, Gipuzkoako Ondare bildumen zentroa
Artea Gordailuan
Arkeologia eta Paleontologia Gordailuan
Gordailuko bilduma etnografikoak: lana
Gordailuko bilduma etnografikoak: han eta hemen
Gordailuko bilduma etnografikoak: etxea
Porcelanas Bidasoa Gordailuan

Denak argazki ederrez eta testu laburrez osaturik, hari bat agertzen dutelarik beren baitan. Lehenengoa Gordailuaren aurkezpena da, eta zentroaren helburua eta ikuspegia islatu nahi ditu laburki. Beste sei erakusketetan, eraikinaren barnean gordetzen diren pieza esanguratsuak azaldu nahi izan ditugu, hartara Artea, Arkeologia eta Paleontologia eta Etnografia bereiziz.

Arkeologia eta Paleontologiako aztarna baliotsuenak ikusiko ditugu dagozkien erakusketan, modu kronologikoan ordenaturik. Etnografia saileko gaiak Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren argazki historikoez osatzen saiatu gara, tresna bakoitzak nolako erabilera eta testuingurua zuen hobeto uler dadin. Azkenik, Porcelanas Bidasoarekin erakusketa propio bat egin nahi izan dugu, Oiasso Museoan egindakoaren osagarri.

 

 

  

1319