Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gordailuak 10 urte eman ditu Gipuzkoaren ondarea zaintzen

Gordailuak 10 urte eman ditu Gipuzkoaren ondarea zaintzen

Etorkizunean, Gordailuak –proiektu finkatu bat baita, nazioarteko erreferente gisa, ondarearen kontserbazioan– etapa berri bat ireki nahi du, gizartera hurbiltzeko, zenbait ekimenekin, hala nola Piztu Kultura: Gordailua Zabalik eta Gordailua Lurraldean, eta digitalizazioa.

2021/06/23

Harkaitz Millan Kulturako diputatuak adierazi duenez, “Gordailuren bokazioa da ezagutza eta berrikuntza sozialeko zentro bat izatea, ez bakarrik etxe barruan gertatzen denagatik, baita ere bere burua kanpora ireki nahi duelako, lagun dituela Lurraldeko museoak, bere digitalizazio alderdia, eta bere ateak-irekitzea bisitaldi gidatuen bitartez”.

Gordailuak 10 urte betetzen ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentro gisa, bildumak eta interes publikoko gordailu publikoak nahiz pribatuak zaintzen.

Gordailua, gainera, kontserbazio zentro bat da, egoera ezin hobean babesten duena bertako bilduma, eta artatzen duena Lurraldeko ondare higigarriaren kontserbazioa.  Gordailuren lehen urteek balio izan zuten eraikina egokitzeko, zeinak teknologiarik puntakoena baitauka espezializazio handiko lanak egiteko, behar dituztenak haren barruan zaintzen, ikertzen edo zaharberritzen diren bildumek.

 

2016. urtetik aurrera hasi zen prozesua Gordailuko bildumarik garrantzitsuenak eskuratzeko. Ondare Zentroak, gaur egun, 70.000 objektu baino gehiago dauzka, jatorri etnografiko eta artistikokoak, eta, gainera, 120.000 pieza arkeologiko,  hala nola Arteleku desagertzeaz batera iritsi ziren 3.000 artelanak, Jantziteria Zentroaren biltegiko jantziak, Nestor Basterretxearen obrako 220 erregistroak, Ruiz Balerdiren 218 obrak, Mentxu Galen bilduma osatzen duten 38 margolanak, Kutxa Fundazioaren 1.300 obrak, eta Carlos Sanzen 77 margolanen eta ia 100 marrazkiren dohaintza berria. Gordailuak, Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenaren ondoren, arkeologia-funtsak jaso zituen: bilduma batzuk, urtez urte zabaltzen ari direnak indusketa arkeologikoetatik iristen diren piezekin.    

Gordailua, beraz, lan-nitxo bat bihurtzen ari da zaharberritzerako eta beste lan ia ezezagun batzuetarako, zeintzuk ezinbestekoak baitira museoetan ikusten dugun edozein erakusketatarako (komisariotza lanak, kontserbazio egoeren berrikuspena, obren egokitzapena, sarrera eta irteeren erregistro xehea, aseguruen balorazioa, garraioa, helmugako klima-baldintzen kontrola, bildumen ikerketa, eta abar). 

10 urteko etapa hori amaituta, Kultura Departamentutik, eta hausnarketa-prozesu baten ondoren, Gordailuak bere ateak ireki nahi dizkio gizarteari, bere esentzia galdu gabe. Horretarako, zenbait partida txertatu dira aurrekontuan, bai 2020an bai 2021ean, Gordailua Piztu Kultura izenarekin.

Gordailua Piztu Kulturak bi lan-ildo ditu oinarri: Gordailu Zabalik eta Gordailua Lurraldean.

Gordailua Zabalik hamabostean behingoko bisitaldi gidatuak egitean datza, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz.  Bisitaldi gidatuen ibilbidea da, pieza batek, artelan batek, objektu batek, aurkikuntza arkeologiko batek eta abarrek egiten duten ibilbide berbera, hau da, Gordailuan sartzen direnetik beren fase desberdinetatik igaro ondoren (anoxia, tratamendua, inbentarioa, katalogazioa…) egiten dutena. Gainera, Gordailua Zabalik piezak digitalizatzean datza, irisgarri bihur daitezen askotariko plataformen bitartez: “Gordailuko bisitaldi birtualak”, piezen kontsulta, eta haien historiak, QR kodeen bitartez.  

Gordailua Lurraldean honetan datza:

Alde batetik, analizatu, aztertu, inbentariatu, eta zaharberritzean; Lurraldean erakusketak eduki ditzaketen espazioetan; erakusketa horietarako egokiak diren Gordailuko pieza eta bildumetan; horien zaharberritze beharretan; eta Lurraldeko beste elementu batzuk inbentariatu eta berrikustean, honelako lanak hartuta:

  • Lurraldeko museoei eta erakusketa-aretoei buruzko azterketa, Gordailuko piezekin erakusketak klima-egoera onetan egiteko aukerei dagokienez. Udalekiko lankidetza instalazio txostenen prestaketan –facility reports– (zaharberritzaileen kontratazioa).
  • Gordailuko etnografia-bildumei buruzko azterketa, Lurraldeko museoetako erakusketetarako eta erakusketa-aretoetarako egokiak edo aproposak direnei buruzkoa. Proposamenen prestaketa. (Etnografian, Historian eta Antropologian adituak direnen kontratazioa).
  • Gordailuko industria-ondareko objektuen zaharberrikuntza, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoarekin lankidetzan.
  • Lurraldeko antzinako indusketa arkeologikoen inbentarioa gaurkotzea. Lantegi galanta izan arren, horri esker egongo da inbentario sakon bat, Gordailuan uneren batean dauden arkeologia-piezena.. (Arkeologian adituak direnen kontratazioa).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzako lurralde ekipamenduek dauzkatean ondare objektuen berrikuspena (Legazpi Dorretxea, Zeraingo Museoa, Zegamako Parketxea, Lenbur Fundazioa, eta Photomuseum).  (Arte, Etnografian eta Zaharberritzean adituak direnen kontratazioa).

Beste alde batetik, Gordailua ezagutzera emateko beste modu bat egon ahalko da partida berri bat sortzeari esker, Lurraldeko museoetarako bideratzen diren dirulaguntzen ildotik, dagokien aurrekontu zuzkidura izan dezaten jarduera espezifiko bat sortzen dutenek Gordailuko piezak erakusteko. Horrela, sinergia bat sortu nahi da museoen erakusketa-gaitasunaren eta Gordailuko ondare aberastasunaren artean.

Piztu Kulturako ildo horiek ahalbidetu dute, gaur-gaurkoz, kontratatzea 11 enpresa eta katalogazioan diharduten 5 pertsona. Horri gehitu behar zaio etnografiako eta zaharberritzeko beken urteroko deialdia, bide bat baitira ondarearen kontserbazioan diharduten pertsonak profesionalizatzeko.

Gordailua podcasta

Planteatzen den proiektuak helburutzat dauka pieza baten historia kontatzea, objektu bakoitzaren alderik iradokitzaileena indartzea, haren sorkuntzatik hasita ondorengo aurkikuntzaraino, baita haren zirkunstantzien izaera bakana ere. Obrak indibidualizatzeak ahalbidetzen du haien ezagutza osoago bat eta haien identitaterako irispidea izatea, agertoki dinamikoen bitartez beti, zeintzuek eduki didaktiko bat bihurtzen baitute entretenimenduko material.

Soinuaren esperientziak, estimulu-iturri bakar gisa, harmen bakan bat eragiten dio audientziari, intimitate sentsazio bat sortzen duelako, norbanakoa inguratzen duena eta ahots horretan zentratzera gonbidatzen duena, zeinak bere pentsamendua gidatzen baitu, entzuten duen giroan sakonduz.

Ekimenak ahalbidetuko du QR kodeak erabiltzea askotariko formatu, espazio eta plataformetan, Gordailuko funtsak modu atsegin eta desberdin batean hurbilduz. 

Gordailuak Santa Teresa komentuan erakusketa lerro berri bat irekitzeko asmoa du. Lerro berri honetan, arkitekturarekin nolabaiteko lotura duten Gordailuko ondare-objektuak erakutsiko lirateke. Horretarako, Euskal Arkitekturaren Institutuaren lankidetza ezarriko da.

 

 

  

1213