Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gune soziosanitario berria Gipuzkoako adineko egoiliarrentzat, Covid-19ari aurre egiteko

Gune soziosanitario berria Gipuzkoako adineko egoiliarrentzat, Covid-19ari aurre egiteko

Donostiako Gurutze Gorriaren egoitzan kokatuko da eta 120 plaza izango ditu Covid-19ari aurre egiteko Gipuzkoako egoitza sareko adineko pertsonen artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du, Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin koordinazioan, Donostiako Matia Kalean dagoen Gurutze Gorriaren baliabide-anitzeko zentroa bideratzea, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan koronabirusean positibo emandako eta arnasketa-urritasun moderatu edo larria dutenen pertsonen arretara.

Eider Mendoza, foru bozeramaleak esan duenez, zentroak 120 plaza ditu eta foru-sareko osasun-dotazio handiena duen egoitza da. Bertako egoiliarrak lurraldeko beste egoitza batzuetan kokatuko dira astelehena baino lehen.  Beraz, Gipuzkoak astelehenetik aurrera gune soziosanitario berri bat izango du osasun-larrialdi honek izan ditzakeen ondorioei aurre egiteko gai izango dena.

Egun ez dago konfirmatutako kasurik lurraldeko adineko pertsonen egoitzetan eta neurri hau hartu da transmisioaren handitzearen ondorioz eta osasun-sistemaren kolapsoa ekiditen laguntzeko helburuarekin.

  

1585