Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lankidetza proiektua Haitin

Lankidetza proiektua Haitin

Bertako gazte ekintzaileei zuzenduriko enpresen inkubagailu bat abian jarriko da.

Ernesto Gasco, Alkateordea: “uste dugu ezagutza igortzea baliabideak igortzea baino interesgarriagoa dela”
Fernando San Martín, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetza Zuzendaria: Ekimen hau Gipuzkoako gizarteari Garapenerako Lankidetzaren alde batera lan egiteko erantzukizuna eta aukera zabaltzeko Foru Aldundiaren helburuaren barruan sartzen da. 

Gipuzkoako bi erakunde publiko nagusiek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala (Alkateordetza), lankidetza programa bat jarri dute abian Haitin, sare sozioekonomikoa ekimen honen bidez suspertzeko helburuarekin. Haren xedea ekimenerako gaitasunak bertako ekosisteman garatzea da eta bigarren hezkuntza osatu duten ahalmen handiko ekintzailetza ideiak dituzten gazteei zuzentzen zaie. Donostia Sustapena ezagutza igortzeaz arduratuko da, hau da, 25 urte bertako ekintzaileei zerbitzua eskaintzen daraman Donostiako udal sozietate publikoa. 

Azken urteotan, Donostiako Udala, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, programa eta proiektu desberdinetan kolaboratu da, Amerika Latineko hirietako eta lurraldetako garapen ekonomiko jasangarriaren alde egiteko helburuarekin. Garrantzitsuena ezagutza igortzea dela abiapuntu hartuta, Sustapenak, ekintzailetza sustatzeari dagokionez jorratutako bere egiten jakitea (know how) eta esperientzia proiektuaren eskura jarriko du,  bertako ekosistema pizteko eta sustatzeko puntu gisa. Hauxe da proiektu hau besteetatik bereizten duen elementua, hautatutako proiektuen laguntza eta aholkularitza barne hartzen duelako.

Proiektuak fase desberdinak izango ditu abian jartzerakoan:
• Ekintzailetzako ideia onak eta potentzialak identifikatzea. Negozio ideiak identifikatzeko deialdi bat egingo da.
• Gaikuntza eta laguntza programa batean bi astez parte hartuko duten partaideak hautatzea.
• Co-working gune bat sortzea ordenagailuekin, interneterako atzipena, lan altzariak, etab. sektore desberdinetako enpresak sortzearen alde egiteko.

Horrez gain, bi beka abian jarri nahi dira, Haitin hautatutako proiektuen buruak Donostiara joan ahal izateko, gaikuntza planarekin jarraitzeko, enpresak bizkortzeko alorrean adituak diren Donostia Sustapeneko langileei esker. Era berean, hainbat lagun Haitira bidaltzea planteatu da, bertan, Donostia Sustapeneko Nazioartekotze bi beka eskuratzeko, sei hilabeteko epe batez. Bertan, sortzen den enpresen inkubagailuari laguntzeaz arduratuko dira.

Donostia Sustapena dagoeneko bertako erakundeekin harremanetan jarri da, erakunde desberdinen bidez, besteak beste: Garapenerako Amerika Arteko Bankua (BID), Yunus Social Business edo la Caselli Fundazioa. Horiek guztiak bertako garapen ekonomikoaren prozesuaren alde egiten ari dira. Proiektuak denbora-guen bat dauka Puerto Príncipe, baina herrialde osora hedatzeko xede argia dauka. Hala ere, herrialdeko komunikazio konexiorako eta elektrizitatea lortzeko dauden eragozpen handiak direla eta, proiektua hiriburuan hasiko da. 

2016an Haitik adierazle makroekonomiko negatiboak aurkeztu ditu. Hazkuntza %1,5ekoa izan da, eta horrek bere ekonomia abiatzeko prozesua mugatu du (Amerikako kontinentearen atzeratuena). Egoera horrek okerrera egin zuen Matthew urakanaren ondorioz 2016ko urrian. Herrialdeak %70 inguruko egitura langabezia-tasa dauka, nahiz eta hondoratutako enplegua nabaria izan. 

Gobernuak egindako apustu irmoak turismoaren sektorean murgiltzen jarraitzen du. Hala ere, oraindik ez ditu bere fruituak eman, herrialdeak dituen gabeziengatik, esate baterako, hornidura elektrikoa, edo Dominikar Errepublikak eskaintzen duen kalitate handiko lehiakortasuna. Gaur egun, Haitik aberastasuna eta lanpostuak sortuko dizkion oso ekoizpen sare urria dauka. Horrez gain, lurralde laguntzekiko duen mendekotasun handiak ez dio sare hori aktibatzen uzten, egitura sozio ekonomiko gehiena laguntza horien inguruan estandarizatu baita. 
 
Lankidetza programaren helburua lurraldeei bertako gaitasunak ematea eta enplegu eta aberastasun aukerak sortzea da, biztanleei ongizatea bermatzen dien gizarte berdintasuneko erreminten bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiak, programa desberdinen bidez, Gipuzkoak gizartearen lankidetza sustatzen hainbat urte darama, gizartean gutxietsitako lurraldeetan bertako erakundeak inplikatzeko eta parte hartzeko tresna gisa. 
Esparru honetan, Alkatetzaren zeregina, Donostia Sustapenaren bidez, sare sozio ekonomikoaren sustatzaile gisa, hiriko ekintzaileei eta enpresei laguntza zerbitzuak 25 urtez baino gehiago eskainiz, funtsezkoa izango da enpresa ekosistema aktibatzeko eta sustatzeko gune gisa. 
 

  

1478