Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Hamar exekuzio hipotekario saihestu ditu Aldundiaren zerbitzu juridikoak

Hamar exekuzio hipotekario saihestu ditu Aldundiaren zerbitzu juridikoak

Gipuzkoan ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden pertsona guztiei arreta eraginkorra bermatzea da helburua

Etxegabetzeak

Ohiko etxebizitza galtzeko, edota gehiegizko zorpetzearen ondorioz giza bazterketa jasateko arriskuan dauden gipuzkoarrei laguntza juridiko espezializatua emateko, zerbitzua aktibatu zuen iaz Foru Aldundiak, eta lehen datuak zabaldu zituzten atzo. Imanol Lasa foru bozeramaleak jakinarazitakoaren arabera, orain arte hamar kasu kudeatu dira guztira, eta horietan guztietan exekuzio hipotekarioa saihestea lortu da: “Oso pozik egoteko modukoa da balantzea”, nabarmendu du.

Zerbitzu honen bidez, etxea galtzeko arriskuan dauden pertsonei laguntza eta aholkularitza “pertsonalizatua” eskaintzen die Aldundiak, beren eskubideak babesteko aukeratzen dituzten bitartekaritza jarduerak edo akzio legalak gauzatzerakoan.

Yolanda de Pablo abokatua da aholkularitza juridikoa eskaintzeko ardura duena. Zerbitzu kontratu administratiboa sinatu zen harekin, urtebeteko iraupenarekin, eta 30.250 euroko kopuruarekin. Ekainean amaitzen da kontratua, baina zerbitzua legealdi osora zabaltzeko asmoa du Aldundiak, “are gehiago ikusita kasuak emaitza onekin kudeatzen ari direla eta lan bikaina egiten ari direla onuradunen mesedetan”. 

Udalen inplikazio handia

Udalen egitekoa oso inportantea da. Izan ere, aholkularitza zerbitzuaren hartzaile izateko eskaerak lehen arretako gizarte zerbitzuen bitartez bideratzen dira. Hori dela-eta, atzo, asteartea, Aldundiak laneko jardunaldia egin zuen Gipuzkoako udaletako 90 alkate, zinegotzi, eta gizarte langilerekin batera. Lurraldeko 70 udalerri egon ziren bertan ordezkatuta.

  

1573