Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Hemen da Gipuzkoan Gazte Tourren ediziorik osoena eta anbizio handikoena

Hemen da Gipuzkoan Gazte Tourren ediziorik osoena eta anbizio handikoena

Gipuzkoan Gazte Tour programak hainbat jarduera biltzen ditu hizkuntzaren eta arte eszenikoen inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak garatzen du, beste eragile eta udalerri batzuekin lankidetzan.

2021/09/27

Isaac Palencia Gazteriako foru zuzendaria: « artista finkatuak eta tokiko artistak uztartzen dituen programazio bat prestatu dugu, lurraldearen talentua sustatzeko. Badirudi pixkanaka normaltasunera itzultzen ari garela, eta gazteei programazio erakargarria eskaintzeko aukera ematea, berri ona da».

Gipuzkoan Gazte Tour programaren beste edizio bat aurkeztu da. Isaac Palencia Gazteriako foru zuzendaria, Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin batera agertu da. Bi udalerri horietan egingo dira lehenengo kontzertuak.

2020an COVID-19aren pandemiaren ondorioz geldialdi bat egin eta gero, hemen da berriro Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen aisialdi aktibo eta parte-hartzaileko kultura-zirkuitua. Bertan, lehen mailako artistak eta masterclass berriak izango ditugu, eta baita gazte talentudun gipuzkoarrak ere, aurten zirkuitua osatuko duten 6 herrietan izango baitira beren haiek ere.

Ekitaldiak Arrasaten, Zumarragan, Andoainen, Hondarribian, Eibarren eta Errenterian izango dira. Kontzertuak doakoak izango dira, edukiera osatu arte.

 

Lehenengoa urriaren 2an izango da, Arrasaten eta Zumarragara joango da ondoren, urriaren 16an. Mikel Serrano Zumarragako alkateak azpimarratu duenez, «“Eskerrak eman nahi dizkiot Aldundiari gazte eta nerabeei zuzendutako proiektu honetan parte hartzen uzteagatik. Gipuzkoako artista gazteen talentu handia nabarmentzea. Halaber, kulturari, eragileei eta kultura-teknikariei laguntzea, Coviden pandemiak bizi duen egoeraren aurrean».

 

Hirugarren edizio honetako kartela askotarikoa da, eta sare sozialetan iritzia jaso ondoren egin zen, Gipuzkoako gazteen gustuak zuzenean ezagutzeko.

 

Arrasate, urriak 2

Masterclassa: hip-hoparen mundurako sarrera + rap tailerra La Basurekin.

Hip-hoparen mundura sartzeko hitzaldia. Grafitti, breakdance, turntablism, beatbox eta rap modalitateei buruz hitz egingo da, bai eta rapean emakume izatearen esperientziari eta Euskal Herrian eta kanpoan rapa euskaraz idazteari buruz ere. Rap kantu bat sortu ahal izateko neurriak eta trikimailuak azalduko dira, eta denon artean idazten saiatuko gara.

  • Masterclassaren lekua: Pablo Uranga kalea, 6 Gaztegunea
  • Izen ematea: Doakoa edukiera bete arte, gaztetxokoetan, gazte bulegoan edo online arrasate.eus webgunean.
  • Ordutegia: 16:00

 

Kontzertuak doakoak izango dira, edukiera osatu arte.

  • Lekua: eguraldi ona bada, herriko plazan; eguraldi txarrarekin, Amaia Antzokian.
  • Hasierako gonbidatuak: Denso + Tatta + Mutiko. Ordua: 17:30-18:00.

 

SHAOLIN MONKEY: 18:15-18:30

Shaolin Monkeyk hainbat single kaleratu ditu bere ibilbidean, eta 2019an Coto de Caza izeneko lana eman zuen. Bartzelonako MCak gero eta jarraitzaile gehiago bildu ditu, arian-arian, bere lanak sare sozialen zabaldu ondoren. Horri esker, ikusgaitasun handia lortu du eta jarraitzaileak ugaritu zaizkio nabarmen. Bere mezuak, benetako estiloak eta bere lanetako ikus-entzunezko lanaren kalitateak bermatu dute eragin hori.

ANIER: 19:00-20:00

Aitortzen duenez, kasualitate hutsez heldu zen hip-hoparen mundura, baina orain zaila izango da hiri mugimendu nagusiak Anier alde batera uztea, Bartzelonako rap kantariak distira, biribiltasuna, azpikeria, ausardia, zarata eta amorrua ematen baitizkio. Anierrek inork ez bezala defendatzen du emozioen ahultasunaren lurraldea, aitortza zintzo eta basatia eginez, ageriko hitzez. Haren hitza ez da ezkutatzen, bere burua salatzen du. Amorrua eta emozioa elkartzen ditu, esaldi zuzen eta ebakitzaileetan sentimendu pertsonal eta sakonak sintetizatuz. Anierri odola dario, baina ez hain justu ezpainei kosk egiteagatik, haren hitzek haginka egiten dutelako baizik.

HARD GZ: 20:15-21:30

Pedro Ruibal rap kantari galiziarra Vigon jaio zen 1995ean. A Coruñan hazi zen, han egin zuen topo hip-hoparekin, eta bertan bilakatu zen Hard GZ. 14 urterekin, etxeko lehen estudioa montatu prestatu zuen eta Urban Style Crew bandan rapa kantatzen. DJak, MCak eta grafitilariak izan zituen inguruan. Ondoren, La Utopía del Norte zigilua sortu zuen, eta jarraipena eman zion ia hamar urtez.

Zumarraga, urriak 16

 

Masterclassa: grafiti tailerra GKOren eskutik

 GKOk eskainitako grafiti tailer interaktibo honetan, pintura-teknika desberdinak azalduko dira, hala nola diseinu bat hutsetik sortzearen nondik norakoak eta, azkenik, parte hartzaileek beraiek sortuko dituzten bi horma-irudi garatzeko egin beharreko erremateak.

  • Masterclassaren lekua:  Zelai Aristi frontoia
  • Izen ematea: irekia
  • Ordutegia: 12:00

 

KONTZERTUAK: DOAKOAK, LEKUAK BETE ARTE.

  • Lekua:IZAZPI PLAZAKO ATERPEA
  • SARRERAK: irekia, aretoa bete arte.
  • ORDUTEGIA:18:15etik aurrera
  • HASIERAKO GONBIDATUAK: DJ BENIZ + AIGORY;

BIO DJ BENIZ

Ander García de Albéniz Vidarte, musikaren munduan Dj Beniz izenez ezagunagoa, Zumarragan jaio zen 1987ko irailean. 13 bat urterekin hasi zen lehen aldiz rap musika entzuten, eta handik laster zaletasunari bide eman zion, Artilleria Pesada taldearekin batera. Hasieran bitartekorik ez zutenez, ez zuten lan fisikorik kaleratu. Taldea desegin egin zen, eta Carhe taldekidearekin batera, binilozko diskoak jartzen jarraitu zuen, bere proiektuetan scratchak baliatuz. Handik gutxira Yilan Kartal ezagutu zuen eta, harekin elkarlanean aritu ondoren, lehen diskoa prestatzeko lanari ekin zioten, Carheren musika alde batera utzi gabe eta kontzertuetan, jaialdietan eta abarretan parte hartzen zuten bitartean.

BIO AIGORY

Altza auzoan jaioa, AIGORYk bere bizipenak kantuen bidez azaltzen ditu duela 8 urtez geroztik. 2017an, The neighborhood izeneko lehen EPa atera zuen SNKT taldearekin batera; bertan, besteak beste, «Gudaris» abestia aurki dezakegu, hirian klasiko bihurtu dena. Une horretatik aurrera hasi zen bere karrera pixkanaka profesionalizatzen.

 

SOFIA GABANNA: 19:00

Argentinan jaio zen, Buenos Airesen, 2000. urtean. 2003an, Espainiara emigratu zuen familia osoarekin batera, eta, gaur egun, Bartzelonan bizi da. Ikusgarritasun handia eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Haren mezua, benetako estiloa eta lanetako ikus-entzunezkoen kalitatea dira oihartzun horren erantzule.

Txikitatik musikaz inguratuta egon izan da: musika klasikoa, rock argentinarra, flamenkoa, bluesa, jazza, hip-hopa eta rapa ezagutu ditu, besteak beste. Honako hauen eragina jaso du: Amy Winehouse, Lauryn Hill, Alicia Keys, Whitney Houston, Peggy Lee, Violadores del verso, Nach, Cancerbero, Nas, 2pac, Da Brat, Missy Elliot, Fito Paez, Calamaro, Bersuit Vergarabat eta beste artista asko. 

FOYONE: 20:00

Foyone Malagako rap kantari bat da. 2011n hasi zen #RapSinCorte sagarekin, eta horri esker azkar lortu zuen hip-hop munduaren aintzatespena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

1602