Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Hernaniko sexu abusuaren gaitzespenarekin bat egin du Aldundiak

Foto Hernaniko sexu abusuaren gaitzespenarekin bat egin du Aldundiak

Hernaniko sexu abusuaren gaitzespenarekin bat egin du Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Hernaniko Udalak erasoa gaitzesteko onartu duen adierazpenarekin.

Hernaniko sexu abusuaren gaitzespenarekin bat egin du Aldundiak

Hernaniko adinekoen egoitza batean emakume batek jasan dituen sexu-abusuen harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoena azaldu nahi du kasu honen aurrean eta bere laguntza eta babes gertukoena adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz egoitzako gainontzeko egoiliar eta langile guztiei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Hernaniko Udalak erasoa gaitzesteko onartu duen adierazpenarekin. Halako gertaerek arazo sakon bat daukate jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Gainera, kasu honetan abusuak jasan dituen emakumea adineko pertsona da, zaurgarritasun egoeran dagoena. Horregatik denagatik bereziki garrantzitsua da gizarte gisa halako kasuen aurrean gizartearen gaitzespen gogorra adieraztea eta biktimari babes osoa eskaintzea.