Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Hondarribiko bortizkeria matxista kasua arbuiatzeko adierazpena

Foto Hondarribiko bortizkeria matxista kasua arbuiatzeko adierazpena

Hondarribiko bortizkeria matxista kasua arbuiatzeko adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Hondarribian izandako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du.

Hondarribiko bortizkeria matxista kasua arbuiatzeko adierazpena

Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini dizkio biolentzia kasu hau pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Gipuzkoako Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Hondarribiko Udalak aho batez adostu duen adierazpenarekin. Gizon eta emakumeen berdintasun eza dago halako erasoen oinarri-oinarrian, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; pertsonen duintasuna, askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira, eta eskubide horien aurka egiten duten jarrerak erabat gaitzesgarriak, bidegabeak eta onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean.

Egungo pandemia egoeran, foru erakundeak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko, inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, biolentzia jasaten ari diren emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jaso dezaten. Erakunde eta herritar oro gertu gaude edozein unetan haiek laguntzeko.