Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Hondarribiko Higerko errepideko lehen erreia irekiko da asteartean

Hondarribiko Higerko errepideko lehen erreia irekiko da asteartean

Trafikoa semaforo bidez erregulatuko da, luiziak eragindako kalteak konpontzeko obra osagarriak bukatu bitartean. Aurreikuspena da errepidea osorik abuztu hasieran ireki ahal izatea

2024/07/05

Martxoaren 3tik, Hondarribiko GI-3361 errepidean, Higerko itsasargirako bidea, itxita dago ezkerreko ertzean dagoen mendi-hegalean gertatu zen luizi baten ondorioz. Harrezkero, ezpondari eusteko lanak egin dira, eta ezponda egonkortu ondoren, errepidea datorren uztailaren 9an (asteartea), 10:00etan, irekiko da berriz.

Oraindik egiteke daude luiziak eragindako bide zoruaren, euste sistemaren eta drainatze sistemaren obra osagarriak, baina lan horiek egin daitezke errei bakarra irekita dagoen bitartean eta zirkulazioa semaforo bidez antolatuta. Gauzak horrela, eraginak ahalik eta txikienak izatea lortu nahi da eta Higer itsasargirako zirkulazioa erraztea. Aurreikuspenen arabera, hilabete beharko da, gutxi gorabehera, egin gabe dauden lanak bukatzeko, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Errepidea abuztuaren hasieran irekiko litzateke guztiz.

Era berean, eremu horretan obrak egiten ari direnez oraindik, gogorarazten da Higerko itsasargira joateko ordezko ibilbide gisa erabili daitekeela Pierre Lhande kalea, Hondarribiko portuan barrena.

  

3460