Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurtengo abuztuan bisitarien kopuruak gora egin du Igartubeiti Baserri Museoan

Aurtengo abuztuan bisitarien kopuruak gora egin du Igartubeiti Baserri Museoan

Igartubeiti Baserri Museoak % 40 bisitari gehiago izan ditu 2017ko abuztuan, iazkoekin alderatuz

Haria galtzen aldi baterako erakusketa eta martxan ipini ditugun zenbait esperientzia multisensorial izan dira bisitarien hazkundea eragin dutenak.

Bisitariek bertako produktu enogastronomikoak dastatu dituzte, beraien xaboiak egiten gozatu dute eta baratze ekologikoaren zaintzan lagundu dute, lurra lantzen, ereiten eta barazki ezberdinak landatzen.

Bisitarien jatorriari dagokionez aipatzekoa da turista nazionalen hazkundea, lehen postuan katalanak eta 2016an bezala balentziarrak bigarren madrildarren aurretik. Atzerriko turistak ere gehiago izan dira aurtengo udan, Argentinatik, Alemaniatik eta Frantziatik etorri zaizkigu.

Txangozaleak, hau da, gertuko eskualdeetatik eta probintzietatik datozenak, beraien familikoek edo lagunek gomendatu dietelako hurbildu dira museora. Irratian egindako kanpainak eragina izan du mota honetako publikoaren presentzian. Turisten kasuan, nekazaletxeetako eta hoteletako jabeak izan dira Igartubeitiko informazioa eskaini dietenak. Baita turismo bulegoetan ere. Zentzu honetan udako foiletoaren hedapen kanpaina eraginkorra izan dela baieztatu dezakegu.

  

1285