Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Indarkeria matxistari aurre egiteko Gipuzkoako Erakunde arteko Mahaia bildu du Aldundiak

Indarkeria matxistari aurre egiteko Gipuzkoako Erakunde arteko Mahaia bildu du Aldundiak

Koordinazio-mahai hori sortu eta 10 hilabetera, ordezkaritza politiko-teknikoa berriro bildu da 2024ko aurreikuspenei heltzeko.

Erakunde arteko mahaia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023ko martxoan aktibatu zuen indarkeria matxistari aurre egiteko Gipuzkoako Erakunde arteko Mahaia, eta hamar hilabete martxan egon ondoren, ordezkaritza politiko-teknikoa berriro bildu da gaur Donostian, alde batetik, 2023ko jardueren balantzea egiteko, eta, bestetik, 2024ko aurreikuspenei heltzeko. Lehentasunezko helburuen artean, arreta jarri da biktima diren amen eta beraien seme-alaben esku-hartzean, eta 24 orduko krisi-zentro berriak gainerako operadoreekin koordinatzean, hain zuzen ere, jarduteko eta koordinatzeko protokoloak landuko dituen lantalde espezifiko bat sortuko da.

Foro horren buru Gipuzkoako Foru Aldundia da, zehazki, Zainketetako eta Gizarte Politiketako departamentua, Berdintasunerako Organoarekin koordinazioan, eta zazpi udalek, mankomunitate batek, Eusko Jaurlaritzak, Fiskaltzak, Epailetzak eta Abokatuen Elkargoak osatzen dute. Gainera, beste organo hauekin ere lankidetzan jarduten da: Eudel, Arartekoa, Emakunde, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Gobernu zentraleko ordezkariordetzaren atzerritarren unitatea, eta interes espezifikoa duten eragileak, hala nola, emakumeen etxeak.

Bileraren hasieran, diputatuak mahai hori aktibatzearen garrantzia azpimarratu du, "erantzunak hobetzeko aukera bat delako, indarkeria matxistari aurre egiten diotenei arreta integralagoa eskainiz, eta irizpideak kontrastatzeko eta erabakiak koordinatuta hartzeko gune egokia delako, emakume bakoitzari erantzun integrala eta erabat pertsonalizatua eman ahal izateko". Lurralde-ikuspegi batetik, erantzunkidetasunetik eta ekintzara bideratutako jarduera batekin, elkarrekin lan egiten da emaitza "erabakigarriak eta agerikoak" lortzeko, Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako foru diputatuak azaldu duenez.

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eskaintzen zaien arreta indartzeko helburuarekin, Erakundeen arteko Mahaia aktibatzeaz gain, aurten sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko 24 orduko hiru krisi-zentro irekiko dira Gipuzkoan, baliabide nagusi bat Donostian eta beste bi Arrasaten eta Goierri eskualdean, PRTR funtsen bidez finantzatuak. Helburua Aldundiak bere gizarte-larrialdietako zerbitzuaren bidez ematen duen arreta indartzea da, hurbiltasuneko hiru zentro espezializatu irekitzeari esker, non emakume bakoitzari erantzun integrala emango zaion.

Diputatuak azpimarratu du indarkeria matxistaren arazoaren konplexutasunak eta izaerak esku-hartze eredu espezifiko bat hartzea eskatzen dutela, eta ezinbestekoa dela eskutik helduta aurrera egitea. Gainera, gogorarazi duenez, "ahalegin kolektibo oso handia egiten ari gara gizarte-politikak etorkizuneko palanka gisa kokatzeko, baita indarkeria matxistaren esparruan ere", eta, horren erakusgarri, gogorarazi du azken urteetan 32 plaza

izatetik 66 plaza izatera igaro dela emakume biktimei arreta emateko, urtero 1.200 emakumek baino gehiagok jasotzen dutela laguntza psikologikoa foru-zerbitzuen bidez, eta datozen hilabeteetan zentro berri bat irekiko dela Gipuzkoan, 22 plazarekin.

  

951